Zientziateka berezia Kultura Zientifikoko Katedraren 5. urteurrena

Ekitaldiak

Zientziateka-bost urte

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bost urte bete dituela ospatzeko, ekainaren 23an arratsaldeko 19:00etan, Zientziateka berezia antolatuko da Bilboko Azkuna Zentroan. Bi zientzialari ezagunek, Itziar Laka UPV/EHUko Linguistikako katedradunak eta Xurxo Mariño A Coruñako Unibertsitateko Medikuntzako irakasleak, dibulgaziozko hitzaldi bana eskainiko dute, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Lakak, “Hitzaz” izenburuko hitzaldiaren bitartez, hitzen izaeraz hitz egingo du: zer diren, zer identifikatzen dugun hitzen bitartez eta zertaz ez garen konturatzen hitz egiten dugunean. Hitzaldi hau euskaraz egingo da, eta aldibereko itzulpen zerbitzua jarriko da behar dutenentzat.

Mariñok, aldiz, “¿Para qué nos sirve la mente?” (“Zertarako balio digu adimenak?”) izenburuko hitzaldia emango du, eta bertan, xehetasun osoz azalduko du nolako bilakaera izan duen gizakion nerbio-sistemak eta nola lortu dugun geure existentziaz kontziente izatea, azken hau funtsezkoa baita gizarte modernoen garapenerako. Alabaina, autokontzientzia eboluzio-prozesuaren emaitza da, ala kasualitate hutsa? Hitzaldi hau gaztelaniaz egingo da.


Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak ezagutza zientifikoa gizartean zabaltzeko hilero-hilero antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroko informazio gunean jaso behar dira. Sarrera doakoa da.

Zientziateka berezia Kultura Zientifikoko Katedraren 5. urteurrena

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko..