Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezaguera-modu gisa

Ekitaldiak

Arteak eta zientziak konbina daitezke gauza gehiago jakiteko? Hasieran bi diziplina horiek oso estuki lotuta bazeuden ere, gaur egun guztiz bestelakoak diren bi kulturari dagozkiela esaten da. Zientziak errealitatea egiazta daitezkeen datuekin azaltzen saiatzen da, arteak, aldiz, aurkakoari ematen dio garrantzia, behatzailearen neutraltasunari, alegia. Baina, gaindiezina al da muga hori edo ba al dago bi diziplinen artean zubiak eratzerik?

Juan Luis Morazak, eskultorea eta Vigoko Unibertsitateko Irakaslea, eta Pau Alsinak, Catalunyako Universidad Obertako irakaslea eta unibertsitate horretako arte, zientzia eta teknologiako Artnodes aldizkariaren zuzendaria, gai horien inguruan hitz egingo dute, “Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezaguera-modu gisa” izeneko hitzaldian.

Ekitaldia maiatzaren 11n burutuko da, 19:00etan, Bilboko Guggenheim Museoaren auditorioan eta Artea eta Zientzia hitzaldi-zikloaren barne dago. Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak museoarekin batera antolatu duen ziklo hau TopARTE programaren esparru barnean dago, pinakoteka honen XX. urteurrena ospatzen duena.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso daitezke Guggenheim Museoaren txarteldegian edo museoaren webgunearen bidez. Hurrengo jardunaldirako gonbidapenak ere eskuragarri daude:

Maiatzak 25: “Zientzia artearen tresna gisa”, Jacobo Castellano, Deborah García Bello eta Sergio Prego-rekin.

Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezaguera-modu gisa

Data
Ordutegia
19:00etatik 21:00etara
Tokia
Guggenheim Museoa
Helbidea
Abandoibarra, 2, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.