Munduan kontsumitzen den energiaren etengabeko hazkundea dela eta, gero eta argiago dago energia eskaera horri aurre egiteko energia iturri “garbi” eta berrien beharra. Azken urteotan frogatu da erregai fosilak ez direla epe luzerako irtenbideak, besteak beste, planetarengan dituen eragin kaltegarriengatik. Testuinguru horretan, energia iturri garbi eta agorrezinak garatzeko beharra azpimarratu behar da, hala nola energia berriztagarriak edo gaur egun garatzen ari den fusio nuklearra.
Fusio nuklearra unibertsoa elikatzen duen energia iturria da, baina nola sortu dezakegu izarren energia hau lurrean? Mundu osoko eta alor ezberdinetako zientzialariek ITER proiektuaren barruan dihardute lanean, etorkizunerako ordezko energia iturri gisa fusio nuklearra erabiltzeko aukera ematen duen erreaktore nuklearra garatzeko eta eraikitzeko asmoz. Teknologia honen garapenak dituen erronkak ITER proiektua proiektu garrantzitsu bihurtzen du; unitate-masa bakoitzeko energia handiena ekoizteko gai izango da, abantaila esanguratsuak izateaz gain, hala nola, ugaritasuna eta segurtasuna.
Fusio nuklearra eta ITER proiektua izango ditu mintzagai Goretti Sevillano ingeniariak ekainaren 18an, Ondarroako Beikozinin arratsaldeko 18:30etan. Zientziaren Giltzak Elkartearen antolatuta “ITER Proiektua eta fusio nuklearra, etorkizuneko energia?” hitzaldia eskainiko du UPV/EHUko Goretti Sevillano ikertzaileak. Hitzaldia Periscopetik zuzenean jarraitu ahal izango da.
Fitxa biografikoa
Mª Goretti Sevillano Berasategi, Ingeniaritza Elektronikoan titulatu zen 2006an, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ondoren, doktorego-tesia burutu zuen Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako (EUITI) Sistemen Ingeniaritza eta Automatika sailean. 2011an UPV/EHUko Graduondoko Batzordearen eskutik 2011/2012 ikasturteari zegokion Doktorego Sari Berezietako bat jaso zuen, Irakaskuntza Teknikoko arloan. Doktorego hasieratik hainbat artikulu argitaratu ditu JCR aldizkarietan eta garrantzi handiko nazioarteko kongresuetan. Horrez gain, nazioarteko ikerketa proiektu desberdinetan ere parte hartu du.
Gaur egun, Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakasle aritzeaz gain, EHUko Automatic Control Group deritzon taldeko ikertzailea ere bada. Taldearen helburuak ezohiko energia-iturriak garatzea eta energia elektrikoaren kalitatea hobetzea dira.
ITER proiektua eta fusio nuklearra, etorkizuneko energia?
- Data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Beikozini, Iparragirre kalea 10
- Helbidea
- Ondarroa