BCAM Naukas 2024: π eguna ospatzeko ekitaldi matematikoa

Ekitaldiak

π letra grekoaz irudikatzen den Pi zenbakia, munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da, gizakiek duela Zirkunferentziaren luzeraren eta diametroaren arteko erlazioa zehazten duen zenbaki irrazional hau fisika, ingeniaritza eta geologia bezalako diziplina zientifikoei lotuta dago eta harritzeko moduko aplikazio praktikoak ditu eguneroko bizimoduan.

Zenbaki honek mendez mende eragin duen lilura handia da, izan ere, 4.000 urte baino gehiago da ikergai zenbaki hau eta berari eskainitako eguna ere badago egutegian, martxoan baitugu Pi zenbakiaren Eguna ospatzeko data. Nazioarteko ekitaldi hau Larry Shaw fisikari estatubatuarraren eskutik sortu zen, 1988an efemeride hau ospatzeko proposamena egin baitzuen. Ingelesez eta euskaraz, martxoaren 14a idazteko modua bat dator konstante matematiko ezagunaren lehenengo hiru digituekin: 3-14 -martxoak 14-, euskaraz / 3-14 -March 14th-, ingelesez. Azken urteotan, Pi Egunaren ospakizuna zabalduz joan da, eta 2019ko azaroaren 26an UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

ekitaldi matematikoa

Aurten ere, Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ospakizunarekin bat egin eta BCAM NAUKAS ekitaldiaren bosgarren edizioa antolatuko dute martxoaren 14an UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. Goizean, BCAM NAUKAS 2024 ekitaldiak matematika-tailerrak eskainiko ditu, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei matematika modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzeko asmoz.

Arratsaldean, 15 minutuko hitzaldi zientifiko dinamikoak eta hurbilekoak izango dira Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Hitzaldi horien bidez, besteak beste, Pi zenbakiak eguneroko bizitzan dituen propietateak eta aplikazioak ezagutuko ditugu.

BCAM Naukas 2024 ekitaldiaren programa

Goizez – 9:30 – 13:30- Matematika-tailerrak

Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak. Gazteei matematika era ludiko eta erakargarrian hurbiltzea dute helburu, zientzia honekiko jakin-mina pizteaz gain.


Tailerrak doakoak dira eta gehienez 35 pertsonako edukiera dago bakoitzean. Ikasleek parte hartuko dute tailerretan eta ikastetxe gehiagok parte hartu ahal izateko, ikastetxe batek gehienez bi tailerretan parte hartu ahal izango du. Parte hartu nahi duten ikastetxeek otsailaren 19tik aurrera inskribatu daitezke mezu bat bidaliz kzk.ehu@gmail.com helbidera, datu hauek adieraziz:

  • Parte hartu nahi den tailerraren izena
  • Tailerraren ordutegia
  • Parte-hartzaile kopurua
  • Irakaslearen izen-deiturak
  • Ikastetxea
  • Harremanetarako telefonoa

Arratsaldez – 18:30 – 20:30 – Hitzaldi laburrak

15na minutuko hitzaldi labur, bizi eta hurbilak izango dira eta, besteak beste, bertaratutakoei matematiken izaera liluragarria bistaratzeaz gain, Pi zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizimoduan dituen aplikazioak emango dira ezagutzera.

  • 18:30 – 18:40: Ongietorria
  • 18:40 – 18:45: Javier Peláez (Naukas): Aurkezpena
  • 18:45 – 19:00: Francisco R. Villatoro Machuca (Malagako Unibertsitatea): “La música de los números primos
  • 19:00 – 19:15: Raquel Villacampa Gutiérrez (Zaragozako Unibertsitatea): “El tamaño importa… o no
  • 19:15 – 19:30: Urtzi Buijs Martín (Malagako Unibertsitatea): “Demostraciones visuales en dimensiones superiores “
  • 19:30 – 19:45: Daniela Moreno Chaparro (BCAM): “Viaje hacia la modelación de un NanoUniverso
  • 19:45 – 20:00: Miguel Aguilera Lizarraga (BCAM): “Matemáticas, la flecha del tiempo y mentes artificiales y biológicas
  • 20:00 – 20:15: Sara Barja Martínez (CFM, CSIC-UPV/EHU): “Soy de letras
  • 20:15 – 20:30: Javier Peláez (Naukas): BCAM NAUKAS ekitaldiaren itxiera

BCAM NAUKAS 2024 hitzaldietarako sarbidea librea eta doakoa izango da lekuak bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EHUTB kanalaren bidez.

Zatoz Pi Eguna ospatzera martxoaren 14ean Bizkaia Aretora, eta ezohiko matematika egunaz gozatzeko aukera izango duzu!

BCAM Naukas 2024: π eguna ospatzeko ekitaldi matematikoa

Data
Ordutegia
09:30etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.