Euskal Herriko neandertalak hitzaldi-solasaldia

Ekitaldiak

Iragana ezagutu eta ulertzeko bide bat indusketetan aurkitutako fosilen eta aztarnen azterketa da. Horrek ahalbidetzen digu orain dela milaka urte bizitza nolakoa zen ulertzea. Izan ere, azken urteetan egindako bilduma arkeo-paleontologikoen berrikuspenak Europako neandertalen portaera ulertzeko giltza izan dira.

Hau da, aztarnategi eta teknika berriek duela 430.000 urte agertu eta orain dela 40.0000 desagertu zen giza-espezie ospetsuenaren inguruko informazio berri baliotsua eskaintzen dute.

Gure ingurua ez da salbuespena eta, esaterako, 1967an Dimako Axlor aztarnategian aurkitutako hiru giza fosilen azterketak datu interesgarriak azaleratu ditu. Adibidez, egindako ikerketek erakutsi dute neandertalek ez zutela elikatzeko bakarrik ehizatzen. Beste baliabide batzuk lortzeko bidea ere bazen ehiza eta neandertalen eta ingurunearen erlazioa pentsa daitekeena baino konplexuagoa zela ondorioztatu daiteke. Horren inguruan hitz egingo du gaian aditua den Asier Gomez Olivencia “Euskal Herriko neandertalak” hitzaldian.

Gomez Olivencia Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea eta UPV/EHUko Ramon y Cajal ikertzaileak da eta hitzaldia Agora, Ezagutzaren Plaza ekimenaren barnean eskainiko du.

Iurretako liburutegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarlanean antolatutako hitzaldi-solasaldia apirilaren 16an, asteartean 18:30ean, izango da Iurretako liburutegian. Sarrera librea da, baina aurretiaz izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera idatziz edo 946812726 telefono zenbakira deituz.

Hizlaria

Asier Gomez Olivencia Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea eta paleontologoa da. Ikerketa eta argitalpen esperientzia zabala du, 90 artikulu zientifiko baino gehiagorekin. Atapuercako Ikerketa Taldean egin zuen tesia, Cambridgeko Unibertsitatean eta Parisko Musée de l ‘Homme-n lan egin du eta 2014an Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen, lehenik Ikerbasque ikertzaile gisa eta gero Ramón y Cajal ikertzaile bezala. Atapuercan indusketak egiteaz gain, Euskadiko hainbat aztarnategitako lanak zuzentzen ditu.

Euskal Herriko neandertalak hitzaldi-solasaldia

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Iurretako Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta kalea, 4, Iurreta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.