Itsasoko energia berriztagarriak edota ozeanoetan aurki daitezkeen mikroplastikoen arazoa aurtengo NAUKAS PROn hizpide izango dira, beste hainbat gairen artean. Izan ere, aurten ere ikertzaileak Euskalduna Bilbaoko eszenatokira igoko dira arlo horietan egin diren azken ikerketen inguruan hitz egiteko.
Oraingo honetan Euskal Herriko Unibertsitateko, Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU), AZTIko, Tecnaliako edota CSICeko ikertzaileek egindako azken lanen inguruan hitzaldiak eskainiko dituzte.
Aurtengo NAUKAS PROren aurtengo edizioa irailaren 19an egingo da, 17:00etatik aurrera, programa zabal eta anitza batekin. Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta EITBren Kosmos kanalean ere ikusi ahal izango da streamingez.
Itsasoko energia berriztagarrien aukerak eta kutsaduraren erronka aztergai NAUKAS PROn
- Data
- Ordutegia
- 17:00etatik 20:00etara
- Tokia
- Euskalduna Bilbao
- Helbidea
- Abandoibarra etorbidea, 4, Bilbao