BCAM Naukas Pi Eguna 2026

π letra grekoaz irudikatzen den Pi zenbakia, munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da. Zenbaki honek mendez mende eragin duen lilura handia da, izan ere, 4.000 urte baino gehiago da ikergai zenbaki hau eta berari eskainitako eguna ere badago egutegian, martxoan baitugu Pi zenbakiaren Eguna ospatzeko data.
Nazioarteko ekitaldi hau Larry Shaw fisikari estatubatuarraren eskutik sortu zen, 1988an efemeride hau ospatzeko proposamena egin baitzuen. Ingelesez eta euskaraz, martxoaren 14a idazteko modua bat dator konstante matematiko ezagunaren lehenengo hiru digituekin: 3-14 -martxoak 14-, euskaraz / 3-14 -March 14th-, ingelesez. Azken urteotan, Pi Egunaren ospakizuna zabalduz joan da, eta 2019ko azaroaren 26an UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen.
Aurten ere, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroak, Naukas dibulgazio zientifikoko plataformak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ospakizunarekin bat egin eta BCAM Naukas ekitaldiaren zazpigarren edizioa antolatuko dute martxoaren 13an Bizkaia Aretoa – EHUn.
Goizean, BCAM Naukas 2026 ekitaldiak matematika-tailerrak eskainiko ditu, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei matematika modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzeko asmoz.
Arratsaldean, 15 minutuko hitzaldi zientifiko dinamikoak eta hurbilekoak izango dira Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Hitzaldi horien bidez, besteak beste, Pi zenbakiak eguneroko bizitzan dituen propietateak eta aplikazioak ezagutuko ditugu.
2026ko programa
Goizez – 9:30 – 13:30- Matematika-tailerrak
Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak. Gazteei matematika era ludiko eta erakargarrian hurbiltzea dute helburu, zientzia honekiko jakin-mina pizteaz gain.
Lehen Hezkuntza – 5. eta 6. mailako ikasleentzat
- Papiroflexia matematikazblai -euskaraz- Txandak: 09:30 – 10:15 | 10:30 – 11:15 | 11:30 – 12:15
- Matematika Eskura: hurbilketa fraktala -euskaraz- Txandak: 09:30 – 10:15 | 10:30 – 11:15 | 11:30 – 12:15
Bigarren Hezkuntza – 1. eta 2. DBHko ikasleentzat
- Juegos gigantes -gaztelaniaz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
- Math Mystery Box -euskaraz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
- Flexágonos, papeles con mucha cara -gaztelaniaz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
- El reto del museo perfecto -gaztelaniaz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
Bigarren Hezkuntza – 3. eta 4. DBHko ikasleentzat
- Statwars -gaztelaniaz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
- NAN txartelaren sekretuak -euskaraz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10 (* Parte-hartzaileek NAN bat ekarri beharko dute edota haren fotokopia bi aldeetatik.)
Tailerrak doakoak dira eta gehienez 35 pertsonako edukiera dago bakoitzean. Ikasleek parte hartuko dute tailerretan eta ikastetxe gehiagok parte hartu ahal izateko, ikastetxe batek gehienez bi tailerretan parte hartu ahal izango du. Tailerretan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Arratsaldez – 18:30 – 20:30 – Hitzaldi laburrak
15na minutuko hitzaldi labur, bizi eta hurbilak izango dira eta, besteak beste, bertaratutakoei matematiken izaera liluragarria bistaratzeaz gain, Pi zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizimoduan dituen aplikazioak emango dira ezagutzera.
- 18:30 – 18:40: Ongietorria
- 18:40 – 18:45: Javier Peláez (Naukas): Aurkezpena
- 18:45 – 19:00: Irene Gonzálvez (BCAM): “¿Qué forma tiene el espacio”
- 19:00 – 19:15: Tomás Teijeiro (BCAM): “El matemático que no sabía contar”
- 19:15 – 19:30: Judith Rivas (EHU): “Matematika eta euskal dantzak”
- 19:30 – 19:45: Pablo Fernández (UAM): “La carta Madrás”
- 19:45 – 20:00: Leticia Hernando (EHU): “Cómo optimizamos: lo que una hormiga y tú tenéis en común”
- 20:00 – 20:15: José Antonio Prado Bassas (US): “El impostor”
- 20:15 – 20:30: Javier Peláez (Naukas): BCAM Naukas ekitaldiaren itxiera
BCAM Naukas 2026 hitzaldietarako sarbidea librea eta doakoa izango da lekuak bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren TikTok kanalaren bidez.
BCAM Naukas Pi Eguna 2026
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 09:30etatik 20:30etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa-EHU
- Helbidea
- Abandoibarra Etorbidea, 3, Bilbo.