“Balearen Begia” erakusketa

Ekitaldiak

2019ko otsailean, balea bat lehorreratu zen Sopelako hondartzan (Bizkaia). Zere bat zen, balea urdinaren ostean egun dagoen bigarren zetazeo handiena, 16 metroko luzera eta 30 tonako pisua zuen. Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-talde batek zetazeoak zuen begi bakarraren ezaugarriak aztertu zituen. Ikerketak, besteak beste, anatomia, morfologia eta erretina aztertu zituen. Ikerketak aditzera eman zuen baleek zuri-beltzean eta gardentasun gutxirekin ikusten dutela. Hala ere, ondorioztatu zuen oso garatuta dituztela argiaren intentsitatea detektatzen duten zelulak, eta, horri esker, egunez edo gauez den bereizteko gai direla.

«Balearen Begia» erakusketa ikerketa honetan ateratako argazkien bilduma da. EHUko Bizkaia Aretoko Chillida aretoan ikusi ahal izango da, otsailaren 10etik 21era, astelehenetik ostiralera.

16 irudiz osatua dagoen esposizioa, adin guztietako ikusleei zuzenduta dago eta ikusmen-urritasuna duten pertsonei egokituta dago. Argazkiekin batera, bi maketa aurkeztuko dira: balea baten maketa bat eta tamaina errealeko begi baten beste maketa bat. Horrez gain, balearen marrazki handi bat tamaina errealean eta balea lehorreratu zen hondartzan jasotako plastikoak ikusi ahalko dira. Bestalde, zereek igortzen dituzten soinuak ere entzuteko aukera egongo da.

Erakusketa osatzen duten irudiak mikroskopio mota desberdinekin eginak daude (fluoreszentziakoak, elektronikoak eta ekorketakoak), eta bisitariek azalpen-testuak izango dituzte eskura begiak eta haien gaixotasunak hobeto ezagutzeko edo argazkien estetikaz gozatzeko.

Ikastetxeetarako bisita gidatuak

Erakusketarako bisita librea da eta ordutegi jarraituan ikusi ahal izango da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.

Bestalde, erakusketa ikusi nahi duten ikastetxeentzako bi bisita gidatu antolatu dira egunero. Bisita horiek goizez egingo dira eta Euskal Herriko Unibertsitateko Oftalmo-Biologia Esperimentaleko (GOBE) taldeko ikertzaileek egingo dituzte. Joan nahi duten eskola eta institutuek helbide elektroniko honetara idatziz egin behar dute eskaera: xandra.pereiro@gmail.com.

“Balearen Begia” erakusketa

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
08:00etatik 20:00etara
Tokia
UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude