Azken hilabeteetan argitaratutako zenbait ikerketak lur-mantuaren azpian hidrogeno geologiko kantitate izugarriak metatuta egon daitezkeela diote 1 . Geologoen estimazioen arabera, hainbat bilioi tona egongo lirateke lur azpian biltegiratuta, baina erreserben bilaketa globalak ez du emaitza arrakastatsurik eman. Orain, Alemaniako ikertalde […]
150 lagun. Hori da, Robin Ian MacDonald Dunbar antropologoaren arabera, gure garunaren konfigurazioan oinarrituta, maila sozialean maneiatu ahal ditugun harremanen kopurua. Zientzialari honek garatutako garun sozialaren hipotesiak onarpen handia izan du gizarte zientzietan, eta harreman hori bai primate guztietan zein […]
Palioa da ugaztunen neokortexa garatzen den garuneko eremua, funtzio kognitibo konplexuez arduratu eta gizakiak gainerako espezieetatik gehien bereizten dituen burmuineko aldea. Tradizionalki, palioa ugaztun, hegazti zein narrastien artean konpara zitekeen egitura zela pentsatu izan da, konplexutasun-maila desberdinetakoa. Garuneko eremu horrek […]
Fisika 1931n, Hans Bethek sistema kuantiko konplexuen portaera zehaztasunez aurreikusteko metodo bat garatu zuen: ansatz-a (“abiapuntu”, alemanez). Spin kateetan oinarrituta, partikulen arteko elkarreragin kolektiboak deskribatzen ditu. Hasieran erabilera mugatua izan arren, geroago izotzaren egitura, partikula azpiatomikoen talkak eta grabitate kuantikoa […]
Ekosistema batean zer espezie dauden jakiteko ez da beharrezkoa haiek ikustea, analisi genetikoei esker. Environmental DNA: Biodiversity data (like love) is in the air, Saioa Manzano-Morales. Nanokabitate optiko batetik ihes egiten duten fotoiek esan diezagukete zer dagoen barrunbearen barruan, hutsaren […]
Erantzuna da batzuei bai interesatzen zaiela, eta aurkikuntza berri horren inguruabarrak zirraragarriak dira. Lehenik eta behin erloju zirkadianoa zer den gogorarazi behar dugu. Erritmo zirkadianoak 24 ordu inguruko zikloa jarraitzen duten aldaketa fisiologikoak dira. Adibidez, gure esna aldia/loaldia. Jetlag deritzona […]
Gaur egungo gizartean trenbidea funtsezko garraio bat da, bidaiariak zein ondasunak mugitzeko. Gainera, trenen kutsadura maila baxua dela esan daiteke beste ibilgailu mota batzuekin alderatuta. Trenek eragiten duten kutsadura, gainera, asko murriztu daiteke haien trakzioa elektrikoa bada. XX. mendean zehar […]
Klima-aldaketa Alcaláko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egindako azterlan batek erakutsi du klima-aldaketak zuhaitzen hazkundea sinkronizatzen duela, banakoen arteko diferentziak murriztuz. Zuhaitz tamaina homogeneoa duten basoak klima-aldaketarekiko zaurgarriagoak dira. Pago motzen basoek, aldiz, erresilientzia handiagoa erakusten dute, egitura anitza dutelako […]
Jendeak ez ditu kontuan hartzen benetan onak diren hautagai batzuk animalia barregarriena aukeratu behar denean. TILKUT bineta bat. The funniest animal Gure eguzkiaren antz handia duen izar gazte baten inguruan ur erdiastuna detektatu da lehen aldiz. Ondoriozta daiteke Eguzki Sistemako […]
Helen Battle 1903ko abuztuaren 31n jaio zen, Londonen (Ontario, Kanada), eta txiki-txikitatik izan zuen interesa natura zientzietan. Hamasei urterekin unibertsitate ikasketak hasi zituen Ontarioko Mendebaldeko Unibertsitatean (ingelesez, Western University edo Western), eta bertan Botanikako eta Zoologiako gradu bikoitza eskuratu zuen […]