Atalaren araberako artxiboa: Kolaborazioak

Amaia Portugal Neptunoz harago, Lurraren masa halako hamar duen eta eguzki sisteman ezohikoa den orbita daukan planeta bat dagoela uste dute Mike Brown eta Konstantin Batygin ikertzaileek. Kuiperren gerrikoan dauden zenbait gorputzetan detektatu dituzten mugimendu bitxiek eman dizkiete ondorio horretara iristeko zantzuak.
2006an, Plutonek eguzki sistemako bederatzigarren planeta izateari utzi zion, Nazioarteko Astronomia Elkarteak adostuta. Erabaki horretan zerikusi handia […]

Amets Sáenz Dagoeneko, entzuna dugu Islandiako populazioaren genoman (323.002 biztanle) azterketak egiten ari direla baina, aurten bertako ikertzaileek 2.636 islandiarren genoma osorik sekuentziatu ondoren, aurkituriko aldaera gainerako populazioari egotzi dizkiote genotipaturiko 104.000 biztanleen eta Islandiako populazioen pedigrien bidez (Gudbjartsson et al 2015). Lan honek gaurdaino eginiko gizakiaren genomaren deskripzio zehatzena burutu du eta aurkituriko ezaugarri edo gene-aldaketek informazio interesgarria dakarte. […]

Amaia Portugal Marten patatarik erein ote daitekeen argitzeko, proiektua jarri dute martxan Perun, La Joya basamortuko lur idorra baliatuta. Planeta gorrian baratzeek bizirauterik izango ote luketen jakitea da helburua, baina bai eta Lurreko txokorik latzenetan laborantza ahalbidetzeko moduak garatzea ere.
Erein al daitezke patatak Marten? Matt Damonen pertsonaiak The Martian pelikulan egiten zuena, zientzia-fikzioa da, ala zientzia soilik? Etorkizuna […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate Aurreko artikulu batean Eguzkikaden jatorriaz aritu ginen. Hor ikusi genuen Eguzkiaren eremu magnetikoa zela eguzkikaden eragilea eta Eguzkiaren jarduerak 11 urteko ziklo bat betetzen duela. Gaur, azalduko dugu eremu magnetikoak zer fenomeno eragin ditzakeen eta fenomeno horiek gugan zein eragin duten. Eguzki-orbanak
Ezagunenak Eguzki-orbanak dira, Eguzkiaren gainazalean, Fotosferan, azaltzen diren gune ilunak. Ingurua baino […]

Amaia Portugal Zelula gaiztoak fluoreszente bihurtzen dituen likido bat sortu dute, ehun osasuntsuetatik askoz nabarmenago bereizteko, eta hartara, tumorea erauzi behar duen zirujauaren lana errazteko.
Minbizia egoskorra da. Behin harrapatuta, ez gaitu berehalakoan uzten, eta ederki dakite hori zirujau onkologoek. Batzuetan, ebakuntza egin, tumorea eta inguruko ehuna erauztea lortu, eta hala ere, atzera berragertu egiten da gero. Izan ere, nahi […]

Koldo Garcia Theodosius Dobzhanskyk “Biologian ezerk ez du zentzurik ez bada eboluzioaren argipean” esan zuen. Edozein zientzia biologiko ulertzeko, eboluzioa beharrezkoa dugu eta genetika eboluzioa ulertzeko lanabesetako bat da, garai batzuetan uztarketa honek hautsak harrotu bazituen ere.
1859an Charles Darwin britainiarrak “Espezieen jatorriaz” liburua idatzi zuenean ez ziren geneak edo DNA ezagutzen, aurreko ataletan ikusi dugun bezala. Hala […]

Amaia Portugal Hego Ozeanoaren hondoan karbono dioxido ugari dago metatuta, eta berebiziko garrantzia izan dezake klima-aldaketaren garapenean. Izan ere, bertan jotzen duen mendebaldeko haizearen gorabeherek baldintzatu egiten dute CO2 horren norantza. Horren harira, Eñaut Izagirre geografoa landa lana egiten aritu da Hermite uhartean, Hornos lurmuturretik gertu.
Landareek jasaten duten karbono dioxido gaindosiaz hitz egin genuen blog honetan […]

Amaia Portugal Behe Kretazeo garaiko hamarnaka landare loredunen haziak aztertu ahal izan dituzte ikerketa lan batean, oso ondo kontserbatutako fosil batzuei esker. Hazi horietan aurkitu dituzten enbrioi arrastoek 0,3 milimetroko tamaina baino ez dute.
Duela 125 milioi urte, gaur egun ezagutzen ditugun bost kontinenteak forma hartzen ari ziren, batez besteko urteko tenperatura orain baino bost gradu epelagoa zen, eta dinosauroak […]

Amaia Portugal Fotosintesiaren bitartez, guk atmosferara isuritako karbono dioxidoaren zati bat xurgatzen dute landareek. Klima aldaketa kontrolatzeko borrokan, hori lagungarria izan zitekeela uste izan da. Ikerketa berri baten arabera, ordea, xurgatze hori uste baino mugatuagoa da, eta isuriak murrizteko neurriak, are premiazkoagoak.
Landareek karbono dioxidoa behar dute fotosintesia egiteko, eta guk landareak behar ditugu, fotosintesia egin eta hartara karbono dioxidoa […]

Javier Duoandikoetxea Pitagoras entzun eta teorema etorriko zaio akordura ia mundu guztiari. Hain ezaguna izan arren, Zientzia Kaiera honetan Pitagorasen teorema aipatu behar izan nuenez, Googlera jo nuen euskarazko esteka baten bila. Eman zidan lehen aukera egokia iruditu zitzaidan. Baina, begiak pantailan beherantza eramanda, deigarri egin zitzaidan zerbait ikusi nuen: Pitagorasen teorema gai modura zuen eta ETBk eman behar zuen […]