Matematika Eugenio Calabi matematikariak hainbat objektu geometriko berri asmatu zituen bere ibilbide profesionalean zehar. Bereziki ezaguna da 1953an egindako aieruagatik. Zientzialari batzuk bere lanaren aurrean eszeptiko azaldu ziren, baina Calabik Shing-Tung Yau matematikariarekin batera eraikitako objektu batzuk funtsezkoak izan ziren […]
Informatika Muitze Zulaika Gallastegi informatikaria euskarazko zuzentzaile gramatikala garatzen dabil, Orai adimen artifizialeko zentroan (Elhuyar). Azaldu duenez, karreran sortu zitzaion hizkuntzaren prozesamenduaren inguruko interesa, eta horretan dabil lanean gaur egun. Hizkuntza gutxituentzat oso garrantzitsua da ereduek hura ulertzea, hizkuntza gizartean […]
Soziologia Ikerketa berri batek ondorioztatu du sexismoa kaltegarria dela zientziarentzat zein finantzazio publikoarentzat. Argitu dutenez, sexismoak emakumeak zientziatik kanporatzen ditu, baita akademiaren goiko etapetan ere, azken hauetan emakumeak ahaldunduagoak egotea espero den arren. Horregatik, egileek azaldu dute emakume zientzialari askok […]
Kimika Asima Chatterjee indiar kimikaria bere herrialdean doktorego bat lortu zuen lehenengo emakumea izan zen, 1938an. Chatterjeek sendabelarren propietate kimikoak aztertu zituen bere ibilbide zientifikoan, eta bere aurkikuntzei esker, minbiziaren, epilepsiaren edo malariaren aurkako farmakoak garatu zituen, besteak beste. Chatterjeeren […]
Klima-aldaketa Ezpurutasunek glaziarraren fusioa azkartu dezaketela ikusi dute Monte Perdidon. Ezpurutasun horiek izotzaren mikroegitura birmoldatzen dute, eta horrekin batera, dinamika aldatzen da, eta glaziarraren degradazioa bizkortzen da. Monte Perdidoko glaziarra Europako hegoaldekoenetako bat da, eta 2011 eta 2020 artean, % […]
Ingurumena UPV/EHUko Ibai ekologia ikerketa taldeak gidatutako ikerketa batean ikusi dute araztegi-urek ibai-ekosisteman eragiten dutela, ondo tratatuta egon arren. Ondorio horretara iristeko, zenbait urte iraun zituen esperimentu berritzaile bat diseinatu zuten. Ikusi zuten asko diluitutako hondakin-urek ere alga eta materia […]
Ingurumena Ikerketa berri baten arabera, baso tropikaletan zuhaitz espezie gehiago bil daitezke, zuhaitzen plantulak gurasoengandik hurbil daudenean ez direlako hain ondo hazten. Prozesu hori “espezieen aldarapena” teoriaren bitartez azaldu dute ikertzaileek. Teoria horren arabera, haziak, askotan, ez dira hain ondo […]
Klima-aldaketa Pirinioetako Ekologia Institutuak gidatutako ikerketa batek berretsi du, 1981-2022 aldian, Pirinioetako Anetoko glaziarraren azalera % 64,7 murriztu dela. Irismen laburreko teledetekzio teknikei esker lortu dituzte datu horiek, eta haiekin, glaziar horren unera arteko azterketa xehakatuena eta luzeena egin dute […]
Demografia Munduan, mutil gehiago jaiotzen dira neskak baino. Zehazki, gizonezko 103 eta 107 haur artean jaiotzen dira emakumezko 100 haur bakoitzeko. 2015ean argitaratu zen ikerketa baten arabera, giza enbrioiek aukera berdina dute sexu maskulinoa edo femeninoa izateko, baina haurdunaldian zehar […]
Medikuntza Natalia Zylberlast-Zand Europako lehenengo neurologo akademikoetako bat izan zen. Natalia Varsovian jaio zen 1883an, eta Suitzara joan zen Genevako Unibertsitatean Medikuntza ikastera. Neurologiaz interesatu zen berehala, eta ehunetan eta garuneko eta bizkarrezurreko patologietan aditua egin zen. Bigarren Mundu Gerra […]