argitalpenak
Etiketen artxiboa 101 artikulu
Arantxa Arzamendi Lucía Taboada (@TaboadaLucia), kazetaria eta sare sozialetan aditua da. Mugikorren belaunaldikoa bete betean, liburu honetan hiperkonektatuen mundua aztertzen du modu erraz batean, gaian adituak ez direnentzat adibide praktiko ugarirekin eta ironia handiarekin. Hiperkonektatuak bizi direnekin hasi eta hamaika […]
Big Data eta gauzen Interneta
Arantxa Arzamendi Ingelesez Big Data, euskaraz Datu Handiak , behin eta berriro entzuten dugun terminoa da, baina zer dira zehazki Datu Handiak? Mario Tascón eta Arantza Coullaut kazetariak eta Interneten adituak idatzi duten liburuak argibide interesgarriak ematen dizkigu. Liburuak bost […]
Gizakion erronka etikoak, teknologia berrien aurrean
Arantxa Arzamendi Orain dela ia urtebete Zientzi Kaiera blog honetan Albert Cortina eta Miquel-Àngel Serraren beste liburu bat aipatu nuen, Gizakiak ala postgizakiak?, ¿Humanos o posthumanos? (2015). 2016an argitaratu duten “Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes” bigarren liburu honetan […]
Gamifikazioa
Arantxa Arzamendi Gamifikazioa behin eta berriro entzuten ari garen hitza da, baina zer da zehazki? Zertarako balio du? Non eta nola aplika dezakegu? Gamifikazioa ez da gauza berria eta betidanik egin izan da, funtsean jokoak sortzea da normalean jokoetatik kanpo […]
Talenturik onena, pazientzia
Isaac Newton (1643-1727), fisikaria, filosofoa, teologoa, asmatzailea, alkimista eta matematikari ingelesa izan zen. Grabitazio Unibertsalaren Legea deskribatu zuen, eta mekanika klasikoaren oinarriak finkatu zituen bere izena daramaten legeen bidez. Haren zientzia-aurkikuntzen artean nabarmentzen dira, besteak beste, argiaren izaerari eta optikari […]
Zientzialariak atrebentzia izan behar du
Julius Robert Oppenheimer (1904-1967), Estatu Batuetako fisikaria izan zen. Lehen arma nuklearra garatzeko helburua zuen Manhattan egitasmoaren zuzendari zientifikoa izan zen eta, ondorioz, “bonba atomikoaren aita gisa” ezaguna da. Gerra amaitu ondoren, United States Atomic Energy Commission (AEC) erakunde sortu […]
Etorkizuneko arkitektoa
Antoni Gaudí (1852-1926), arkitektoa izan zen eta modernismo katalanaren ordezkari nagusia. Haren obrak oso estilo pertsonala du, eta egiturazko soluzio berrien bilaketan bereizi da. Bizitza osoa eman zuen eraikinaren egitura onena bilatzen. Haren ustez, eraikinak bere inguruan txertatu behar zuen […]
Zientzia, sortzeko gaitasuna
René Gerónimo Favaloro (1923-2000), Argentinan jaiotako mediku kardiologoa izan zen. Mundu osoan ezaguna egin zen bihotz-hodietako kirurgia irauli zuelako bypass koronarioaren teknikaren bidez. René Gerónimo Favaloro: “Zientzia gizakiaren berezko premia baten adierazpena da, eta, edonola ere, lotuta dago haren izaera […]
Zientzialariak, zorte oneko jendea
Lee Smolin (1955), Estatu Batuetako fisikari teorikoa da eta grabitate kuantikoa, kosmologia eta teoria kuantikoa ikertzen ditu. Darwinen teorien hautespen naturalari, eboluzioaren legeei eta egokitzapenari buruzko ikuspegi oso berezia du: teoria horietan jasotako ideiak tximinoei, hegaztiei edo apoarmatuei aplikatu beharrean […]
Engainua, noren baitan?
Miguel de Cervantes Saavedra (1547-1616), Espainiako eleberrigilea, poeta eta antzerkigilea. Ezaguna da mundu osoan “On Kixote Mantxakoa” liburuari esker. Kritikari askoren esanetan lan hori da lehen eleberri modernoa eta literatura unibertsalaren obrarik onenetako bat. Biblia alde batera utzita, historian, gehien […]