Archivo de Etiquetas:: astronomia

UPV/EHU, Ikerbasque eta CSICen partaidetza duen nazioarteko partzuergo batek hiru supernoba eta horiei dagozkien gamma-izpien leherketen (Gamma-Ray Bursts edo GRB, ingeleseko sigletan) ikerketa gauzatu du. Gamma-izpien leherketak edo GRB gamma erradiazio-distira motz eta bizi batzuk dira, gutxi gorabehera egunean hiru distiraren ausazko maiztasunarekin zeruan ematen direnak. 2003tik aurrera astrofisikariek uste dute gutxienez gamma-izpi distira horietako gehienak supernobekin lotuta daudela; hala […]

Amaia Portugal Bi hamarkadatan Lurraren atmosfera zeharkatu duten 556 asteroide irudikatu dituzte NASAko ikertzaileek atlas moduko batean, tamaina eta kokapenaren arabera. Iaz Errusiako Txeliabinsk hirian eroritako hogei metroko meteoritoa da guztietan handiena.
NASAren arabera, ehun tona hauts eta hondar itxurako partikula jausten zaizkio Lurrari gainera egunero. Inguruan dabilzkigun asteroideek utzitako arrastoa da. Berez, urtean behin edo, auto baten tamainako astro […]

Antonio Cantó
Joan den irailaren 8an, goizaldian, zehazki 03:22 UTC-etan, 4B ibilaldi luzea izeneko espazio-suziri txinatar bat ustekabean aireratu zen Taiyuan-Wuzhai kosmodromotik [1]. Tankera honetako jaurtitzea ez da oso ezohikoa, ez eta legez kanpokoa ere. Hala ere, deigarri samarra da, batez ere suziriaren zama erabat zibila dela esan dutelako: lurreko begirale modura jokatzen duen Yaogan 21 izeneko satelitea; agrimentsuran […]

Javier San Martín Gehiegi erabili da, batez zientzia-dibulgazioko esparruetan, eta ulergarria da zientzialariak berarekin nazkatuta egotea, toki eta une orotan entzun izan delako. Hala ere, badirudi orain zilegi zaigula: “izarren hautsaz” mintzatuko gara. Literatur leloak alde batera utzita, metafora eder bat dugu tartean: izarrak labeen antzerakoak dira, batzuetan zein besteetan, inguruko osagaiak sortu eta eraldatzen baitira. Bizia bideratzen duten elementu […]

Javier San Martín

John M. Kovcakek eta bere taldeak aurtengo martxoaren 17an eman dute jakitera grabitazio-uhinak aurkitu dituztela. Alegia, Big Bangen oihartzuna aurkitu dute nonbait. Hori aditzera eman denetik, zientzialariak asaldatuak dabiltza oso, tartean zuzeneko edo okerreko arrazoi batzuk daudelarik. Batzuek pozez gainezka hartu dute berria, iragarri baitute gure unibertsoaren jatorria eta geroagoko hedadura azaltzen dituzten teoriak egiaztatuak gertatuko direla […]

Oporren usaina badago ere, asteon Interneten jorratu dira zientzia-gaiak. Hona hauen bildumatxoa. Begirada bat emango diogu?
Elhuyar aldizkarian hainbat gai izan dituzte hizpide. Klima-aldaketak espezien kokapenari eta populazioari eragiten dizkion aldaketak ikertzen duen nazioarteko ikerketa-talde baten lanari erreparatu diote aldizkarian. Zehazki Antartikako pinguino enperadore kolonien populazioari nola eragiten dion kontatu digute Pinguino enperadorearen koloniak: aurreikuspen ezkorrak artikuluan.
Horrez gain, Eider […]

Jesus Mari Txurruka Protagoras (490-420 Ka) izeneko filosofo greziarrarena omen den aforismo ezagun horren euskal itzulpenak honela dio: Gizakia gauza guztien neurria da. Baieztapen hori agian egia da izakiak berak egindako gauzei buruz dihardugunean, baina fenomeno natural askoren tamaina kuantifikatu nahi dugunean, ez gizakia bera, ez eta gizakiok naturari eragin diezaiokegun ondoriorik ikaragarriena ere, ez dut uste neurritzat har […]

Orain dela hogeita hamar urte, lehenengo aldiz ikusi zen planetaren iparraldeko poloa inguratzen zuen hexagono-formako egitura bitxi bat Saturnon. Eguzki Sistemaren planetetan ez da inoiz antzekorik ikusi, geometria oso erregularra baitu. Orain UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak hexagonoa aztertu eta neurtu ahal izan du, eta, beste lorpen batzuen artean, haren errotazio-aldia ezagutu ahal izan du. Gainera, aldi hori planetarena berarena izan […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.
2012an Uppsalako Unibertsitateko ikertzaileek Afrikako Hegoaldeko 11 herrietako 220 pertsonen aldaera genetikoa aztertu zuten, hauen harremanak eta diferentziak antzemateko. Ikerketak […]

Zure izena José Cardero edo Felipe Bauzá izan balitz, aukera izango zenuen oso ezagunak ez diren esplorazio batzuetan parte hartzeko. Izan ere, Sutil eta Mexicana goletak hainbat toki exotikotara joan ziren: Nutka, Alasca (horrela idazten baitzen garai hartan), edo Bahia Botánica. Literaturak sortutako Barsoom izeneko toki hura, Carl Saganek deskribatu zuen Cosmos izeneko sortaren 5. atalean. Toki hura buruan zuela, […]