Horregatik esan dezakegu Marteko jarduera sismikoaren uneko argazki bat –sensu lato– egiaz eskaini digun lehenengo misioa InSight izan dela; lau urteko bizia izan du, oso denbora-tarte laburra, baina planetaren barnealdea zehatzago ezagutu ahal izan dugu eta planetaren jarduera geologikoari buruzko […]
Botika batek funtziona dezan, haren diana sentikorra izatea lortu behar da. Tratamendua oso espezifikoa den minbizi mota batzuen tratamenduan garrantzitsua da hori: Targeting mitochondrial structure sensitizes acute myeloid leukemia to Venetoclax treatment Marta Irigoyenen eskutik. Gazteagoa izan nahi duzu? Erraz […]
Duela zazpi urte, 2017ko otsailean, artikulu bat argitaratu zuten Anna Ijjas, Paul J. Steinhardt eta Abraham Loeb (aurrerantzean, ISL) kosmologoek Scientific American aldizkarian. Hasiera batean argitara “Pop goes the Universe” (Pop, badoa Unibertsoa) izenburupean eman bazuten ere, izena aldatzea erabaki […]
Arkeologia Gatz Haranak Neolitotik duen garrantzia agerian utzi du puntzoi batek. Iaz zazpi mila urte baino gehiagoko hezurrezko erreminta topatu zen Gesaltza Añanako Gatz Haranean. Puntzoi bat da, eta garai hartan larruzko, egurrezko eta hezurrezko objektuak zulatzeko eta modelatzeko erabiltzen […]
Baina jarraitu aurretik, argi dugu zer den mineral bat? Substantzia solidoak dira, konposizio kimiko definitua dute, jatorri naturalekoak dira eta egitura kristalino ordenatua dute. Definizioa apur bat zabala dela iruditu arren, azken bi hamarkadetan nolabaiteko eztabaida dago, izan ere, konposatu […]
Argitalpenak Aurreko igandean, otsailak 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu zen. Horren harira, Zientzia Kaieran Emakumea zientzian liburua aurkeztu zen. Liburua Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren proiektua da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak parte hartu du. Liburuaren helburua gaztetxoengan […]
Askok ez zuten konfiantzarik izan Johannes Kepler astronomo alemanaren teoriaz mareak azaltzeko. Astronomo alemanaren arabera, Ilargiak mareetan eragiten zuen erakarpen misteriotsu baten ondorioz sortzen ziren. Galileo Galilei izan zen teoria hartaz fidatu ez zenetako bat, eta berea pentsatzen hasi zen […]
Dunak eguzki-sistemako morfologia ugari eta ezaguterrazenetako bat dira. Lurrean egoteaz gain, beste planeta batzuetan ere ikusi ditugu, hala nola Marten eta Artizarrean; baita toki exotikoagoetan ere, hala nola Io satelitean edo 67P/Churyumov-Gerasimenko kometan. Azken horietan, gurea bezalako atmosferarik ez badago […]
Informatika Muitze Zulaika Gallastegi informatikaria euskarazko zuzentzaile gramatikala garatzen dabil, Orai adimen artifizialeko zentroan (Elhuyar). Azaldu duenez, karreran sortu zitzaion hizkuntzaren prozesamenduaren inguruko interesa, eta horretan dabil lanean gaur egun. Hizkuntza gutxituentzat oso garrantzitsua da ereduek hura ulertzea, hizkuntza gizartean […]
Gaur egun Marteren paisaia etzea begiratzen dugunean, ditugun froga guztiak gorabehera, oso zaila da duela hiru edo lau mila milioi urte nolakoa zen irudikatzea: planetak atmosfera askoz dentsoagoa zeukan, eta ozeano batek estaltzen zuen bere arro boreal handia; ibaiak zeuzkan […]