Gibelak, birikiek edota giltzurrunek ez dute etenik egiten lotan gaudenean. Era berean, entzefaloak ere lanean jarraitzen du loaldian. Organo hauetako edozeinek funtzionatzeari utziko balioke lotan gaudenean, emaitza berbera litzateke kasu guztietan: heriotza. Baina gure kontzientzia ez badago operatibo, zertan dabil […]
Fourierren Analisia edo Analisi Harmonikoa analisi matematikoko arlo bat da. Beroaren ekuazioa ebaztean planteatutako serie eta integralak dira Joseph Louis Fourier matematikariaren analisi honen abiapuntua. XX. mendearen erdialdean asko garatu zen arloa da eta, ondorioz, gaur egun oso esparru zabala […]
Kristalezko harpa ospe handiko musika tresna izan zen XVIII. mendean. Mozartek edo Beethovenek idatzi zituzten kristalezko harparako obrak. Baina zer da kristalezko harpa bat? Seguruenik noizbait ikusi duzu, edalontzi musikalak dira. Baina ba al dakizu zein den hauen funtzionamenduaren oinarri […]
Aspalditxo ari gara gizakiok zibilizazio estralurtarrekin harremanetan jarri nahian. Lehenbiziko saiakera 1962. urtean egin genuen eta ordutik aurrera hainbat izan dira ahaleginak. Baina ba al dakigu noiz eta zelan egin diren kontaktatzeko saio hauek. Nork egin ditu? Eta, ba al […]
Eguzki-sistemako planeta askok bortize polarrak dituzte eta hainbat formakoak dira, baina badago berezia den bat: Artizarreko poloko bortizea. Zurrunbilo hau erraldoia den arren, egunero aldatzen du formaz eta ezinezkoa da iragartzea zein izango den hartuko duen hurrengo forma. Zurrunbilo hau […]
Gaur egun, bularreko minbizia dugu emakumeen artean minbizirik ohikoena eta heriotza gehien eragiten dituena. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren “Bularreko minbizia goiz detektatzeko programa” emakumeei zuzendutako programa da, emakume adin tarte jakin bati zuzendua, minbizi honek sortzen duen hilkortasuna murrizteko. “Bularreko […]
Azken hamarkadetan biopolimeroek indarra hartu dute ikerketaren esparruan. Biopolimeroak, naturatik datozen polimeroak dira, beraz, berriztagarriak, biodegradagarriak, ugariak eta kostu baxukoak dira. Gainera, formatu-mota askotako materialak lor daitezke biopolimeroekin, hidrogelak esaterako. Hidrogelak, ura eta beste fluido biologikoak xurgatu eta gordetzeko gai […]
Teknologien aurrerapenek, antzinako gizakien bizimoduen berri izateko metodoak ekarri dizkigu. Zehazki izaki bizidunen hezurretan eta hortzetan neurtutako isotopo egonkor desberdinak ezagutzeko aukera. Isotopo hauen bidez, antzinako gizakien elikadura eta mugikortasun ereduak eraikitzea ahalbidetzen du. Izan ere “jaten duguna gara”. Erdi […]
Ilustrazioak arte izateaz gain informazio iturri ere badira. Horregatik, zientziaren dibulgazioan oso tresna erabilgarriak dira, mezua aberasten laguntzen dutelarik. Izan ere, giza garunak irudiak arin ulertu eta oso ondo gogoratzen ditu. Ilustrazio zientifikoek mezua ahalik eta hobeto transmititzen laguntzea xede […]
Ordenagailu batetik bestera informazioa bidaltzen dugunean elkarri datu-paketeak bidaltzen dizkietela esaten dugu. Gailu desberdinen arteko kalitatezko komunikazioa bermatzeko ezinbestekoa da pakete desberdinak sareko bide arinetatik bidaiatzea, hots, bide optimotik. Eredu matematikoei esker ikertzaileek gailu desberdinen arteko komunikazioa bizkortzeko bideak aurkitu […]