Archivo de Etiquetas:: estatistika

Ines Garmendia Bizimodua azkar eta sakon aldatu digute XXI. mende honen hasieran gertatzen ari diren teknologia-aurrerapenek. Horrela gertatu da herri garatuak deritzen hauetan, eta ohi ez bezalako abiadura bizian gainera. Hori guztia dela eta, nik uste dut une hau bereziki egokia dela Roseto efektuari buruz biologia eta antropologia-hausnarketak egiteko. Imanol Montoya Arroniz (Gasteiz, 1977) epidemiologia eta estatistikan ari da lanean, […]

Alain Ulazia eta Gabriel Ibarra Itsas Energia gradu baten baitan lehenbizikoz irakasten ari gara EHUn. Beronen irakasleek, Gabriel Ibarrak eta Alain Ulaziak, hezkuntza aitzindaritza honek dakarren erronkari nola erantzun zaion azaldu nahi dugu. Halaz, ikas denboraren hiru laurden suposatu duen R analisi estatistikorako eta grafikorako programazio hizkuntza itsas baliabidearen analisi espazio-tenporalerako nola aplikatu den dibulgatzea interesgarria izan daiteke bai […]

Amaia Portugal Esperimentu batean egiaztatu dutenez, konfiantza bezalako sentipen subjektiboek kalkulu objektiboetan daukate funtsa. Bestela esanda, giza garunak egiten dituen estatistika lanen emaitza da konfiantza, eta ordenagailuen antzera gauzatzen ditu ebazpen horiek.
Demagun autoan goazela, eta GPSa jarri dugula, helmugara iritsi ahal izateko. Hara non, eskuinera egiteko esan digun gailuak, baina ezustean, kalea itxita dagoen. Guk aurrera egin, baina GPSa […]

Alagala euskera taldea Irantzu Barrio Beraza UPV/EHUko Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko ikertzailea da. 2015ean “Proposal and validation of methodologies for the categorisation of continuous variables in the development of prediction models” (Aldagai jarraituetarako kategorizaziorako metodoen proposamena eta balioztapena, aurreikuspen modeloen garapenean) doktorego-tesia defendatu zuen. Egun, ikertzaile eta irakasle lanetan dihardu, eta besteak beste, Galdakaoko Ospitalearekin […]

César Tomé López Litekeena da funtsezko ideia zientifiko gutxik izatea termodinamikaren bigarren legeak baino formulazio gehiago. Ludwig Boltzmann-ena ez da gehiegi erabili, baina esaldi bakarrean gordetzen du muina; Josiah Willard Gibbs-en hitzak parafraseatuz, esan zuen: “Entropia ez-konpentsatuki txikitzeko ezinezkotasuna inprobabilitate hutsa baino ez dela dirudi”. Izan ere, entropiaren kontzeptua termodinamikaren eta are unibertsoaren eboluzioaren erdigunean dago.
Entropiaren kontzeptuaren […]

Ines Garmendia George Edward Pelham Box zientzialariaren bizitza harrigarria da. Txikitan diru-eragozpen larriak jasan bazituen ere, XX. mendeko estatistikari handienetako bat izatera iritsi zen. Funtsezko ekarpenak egin zituen estatistikan eta estatistikaren aplikazioetan, bereziki industrian. Boxek asmatutako denborazko serieak aztertzeko teknikek Ekonometria eraldatu dute, eta banku zentral guztiek erabiltzen dituzte haren teknikak.
Box duela bi urte hil zen, Madison-Winsconsinen, Estatu Batuetan, […]

Josu Lopez-Gazpio Zenbakiek gobernatzen gaituzte. Estatistika hitzaren beraren etimologiak zenbakien garrantziaz ohartarazten du: gobernuak —alegia, estatuak— indartzeko zenbakiak erabiltzen zituen zientzia zen estatistika. Estatistak ziren zenbakiak aztertzen zituztenak, eta hortik, estatistika. Lehen estatistak hainbat fenomeno kuantifikatzen saiatzen ziren, patroiak bilatu eta gizartearen arazoei konponbidea aurkitzeko. Egun, gizarte-estatistikak, ekonomia-datuak edo hezkuntzari buruzko rankingak aurkezten dituztenek (ia) beti onuraren bat lortu […]

Javier Duoandikoetxea
Aritz eta Beñat Donostiako autobus batera sartu dira. Lekua hartzera doazenean konturatu dira bidaiari batek guardasol bat utzi duela ahaztuta.
—Itzuli egingo diogu, —esan du Aritzek. —Itzuli? Ez dakizu eta norena den, —erantzun dio Beñatek. —Saiatuko naiz. Etxera heltzean telefono-zerrenda hartu, zenbaki bat aukeratu eta deitzen hasiko naiz, ea jabearena den. —Zer diozu? Burutik eginda zaude! Ehun […]

Biztanleria-proiekzioek biztanleriaren tamainarekin eta egiturarekin etorkizunean sor daitezkeen eszenatokiei buruzko informazioa ematen dute. Horrez gain, izan daitezkeen aldaketa-dinamikei buruzko datuak ere eskaintzen dituzte. Datuok funtsezko tresna bihurtzen dira hiri-plangintza, garraioa, mugikortasuna edo enplegu politikak diseinatzeko orduan. Izan ere, populazio egituraren bilakaerak eragina izango du gure gizartearen etorkizuneko garapenean, ondasun eta zerbitzu publikoetan eta pribatuen eskaeretan. Hori dela eta, Bilboko eta […]

Josu Lopez-Gazpio Egungo gizateriak dituen arazoen zerrenda egitea lan amaigabea da: politika eta ekonomia arazoak, gerra, gosea, kutsadura, hezkuntza gabezia, indarkeria, eta abar luze bat. Gizateriaren egoera benetan larria da eta, nekez esan daiteke hobera egingo dugunik. Nola liteke espezie batek bere burua suntsitzen duten ekintzak aurrera eramatea? Azal al daiteke hori zentzuzko argudioren batekin? Zalantzarik gabe, bai.

Aipatutako arazoen […]