Salamancako Unibertsitateko hiztegi mediko-biologikoaren arabera, hipotermia gorputzeko tenperatura hozbero normaletik behera jaisten denean gertatzen den fenomenoa da. Tenperatura-jaitsiera 35ºC-tik behera jotzen da kritikotzat, eta momentu horretan hasten dira erantzun fisiologikoak homeostasiari eusteko ahalegin moduan. Hasierako fasean gure gorputzeko tenperatura 35ºC-32ºC […]
Hori egiaztatzeko, esperimentu erraza egin dezakezu hau irakurtzen ari zaren bitartean: jarri eskua ahoaren parean eta askatu arnasa. Eta, orain, hartu sakon arnasa ahotik edo sudurretik. Gure ahoaren tenperatura ez da aldatzen arnasa hartu edo botatzen dugun bakoitzean; gakoa honetan […]
Giza gorputzak badu mekanismo bat odolustuta hiltzeko arriskuari aurre egiteko, eta zauria benetan larria ez bada, funtzionatu egiten du: odoleko plaketak zaurian jarri eta solidotzen dira; hau da, koagulatzen dira, odola irteten jarrai dadin saihesteko. Aldeak gorabehera, igeltsero trebe batek […]
Matematika Kakeyaren aieru matematiko ospetsua, 100 urtez ebatzi gabe egon dena, hiru dimentsiotan frogatu dute Hong Wang eta Joshua Zahl matematikariek. Aieruak dio objektu bat espazioan norabide guztietara biratzea posible dela bolumen minimo batean. Lan honek matematikako hainbat arlotan (analisi […]
Zenbat bilioi globulu gorri pasatzen dira bihotzetik minutu batean? Zergatik gara 1,5 cm altuago goizean esnatzean? Non daude hatzetako muskuluak? Galdera horien erantzunak eta beste hainbat kuriositate harrigarri biltzen ditu 100 kontu ondo ezagutzeko giza gorputza (2020) liburuak. Giza gorputzaren […]
Ez da magia: fotosinbiosia da Symsagittifera roscoffensis, edo Roscoff zizarea deritzonak, 1 – 4 milimetroko luzera duten eta Ipar Atlantikoko hondartzetan zehar bizi diren zizare nimiñoak dira. Jaio orduko, Tetraselmis convolutae espeziekoak diren mikroalgen bila abiatzen dira; izan ere, biziraupenerako […]
Fisika Erdigune galaktikoetako zulo beltz supermasiboek betiereko orbitetan harrapatuta geratu beharko lukete parsec-era hurbiltzean, baina behaketek adierazten dute fusionatzen direla. Izan ere, materia ilun auto-elkarrekintzailea da horren azalpen posible bat, bere momentu angeluarra xurgatu eta hurbildu egin baitezake. Beste hipotesi […]
Ikustea, entzutea, informazioa eta lengoaia prozesatzea edo gure bihotzak taupada etengabeak egitea, besteak beste, organismoko zelulen arteko komunikazio-gaitasunaren ondorio da. Seinaleztapen hori zelula-mintzetan dauden kanal ionikoak ireki eta ixteak sortutako mezu elektrikoei esker egin daiteke. Irekitzeak eragiten duen estimuluaren arabera […]
Hori dela eta, GIBari aurre egiteko estrategia berrien bilaketa etengabea da. Infektatutako indibiduoen tratamendurako eta baita esposizio aurreko zein ondoko prebentziorako, antigorputz monoklonalen (mAb) erabilera interes handiz aztertua izaten ari da. Farmako hauei dagokienez, 100 baino gehiago dira klinikan erabiltzeko […]
Sintoma nagusiak min pelbikoa eta antzutasuna dira, bizi kalitatean eragin handia izaten dutenak. Dena den, minarekin batera beste sintomak ager daitezke, hala nola, dismenorrea (hileroko mina), min pelbikoa, dispareunia sakona (min sakona harreman sexualetan), diskezia (sabelusteko zailtasunak) eta disuria (mina […]