Uda da, Mallorcan zaude oporretan eta, gainera, zure urtebetetze eguna da. Eguna ospatzeko, zure aitak ideia bat izan du: itsasontzi bat alokatu eta nabigatzera ateratzea itsasontziz bakarrik joan zaitezkeen aparteko kalak ezagutzeko, turkesa koloreko ur ederdunak. Iragarkietan agertzen den plan […]
Ikerketa Signal Transduction and Targeted Therapy aldizkarian argitaratu da. Ikerlanaren autore nagusia Aloña Agirre Lizaso da, eta EHUko ikertzaile María Jesús Perugorria doktorea eta Jesús M. Bañales doktorea izan dira zuzendarikideak, bi-biak Immuno-onkologia Hepatikoaren eta Gaixotasun Hepatikoen Taldeetako arduradunak dira […]
COVID-19aren pandemiak mundu osoaren arreta erakarri zuen RNA mezularian oinarritutako txertoetara. Teknologia hori, ordea, ez zen bat-batean sortu: hamarkadetako ikerketaren emaitza da, eta immunologiaren alorrean mugarri handietako bat bihurtu da. Azido erribonukleikoa (RNA) zelula prokarioto eta eukariotoetan dagoen molekula da […]
Imajinatu meniskoko lesio bat konpon dezakegula in situ hiru dimentsioko egitura bat inprimatuz, neurri-neurrira egokitu dadin. Eta egitura horrek, zelulak atxiki eta ugaltzeko euskarri gisa jarduteaz gain, haiek elikatzeko ere balioko luke; azkenean, egitura biodegradatu eta desagertu egingo litzateke, eta […]
2009an frogatu zen heste-zelula ama bakar batetik (LGR5+) heste-organoideak sor daitezkeela, eta ordutik, hainbat zelula ama ezberdinetatik garatu dira: heste-ehunean dauden zelula ametatik, zelula ama enbrionarioetatik edo induzitutako zelula ama pluripotenteetatik. Organoide hauek ahalmen handia dute gaixotasunak modelatzeko eta immunitate-sistemaren […]
Giza antzutasuna osasun- eta gizarte-arazo garrantzitsua da. Munduko biztanleriaren % 17,5ari eragiten dio gutxi gorabehera, eta faktore maskulinoekin lotuta daude kasu guztien ia erdiak. Gaur egun, seminograma bat eginez aztertzen da gizonezkoen ugalkortasuna; zenbait parametro orokor neurtzen dira mikroskopio bidez: […]
Hantura gaixotasun kronikoen aurreko erantzun fisiologikoa da eta prozesu horretan parte hartzen duten molekulak goiz detektatzeak gaixotasun horien diagnostiko goiztiarra egitea ahalbideko luke. Honetarako gehien erabili den metodoa odol-analisia da. Hala ere, listu-laginak biltzeko teknika erraza, arina, segurua, ez-inbaditzailea eta […]
Bi gaitzek elkarrenganako eragina dutela aztertu da zenbait ikerketatan. Dementziaren eta entzumen-galeraren arteko lotura, lehen aldiz, 80ko hamarkadan proposatu zuten Uhlmann eta lankideek, Alzheimerra zuten pazienteekin egindako ikerketa batean. Ikerketa horren arabera, Alzheimerdun pazienteek entzumen-galera izateko prebalentzia bikoitza zuten kontrolekin […]
Louisa Aldrich-Blake 1865eko abuztuaren 15ean jaio zen Chingforden, Essex (Erresuma Batua). Bere familiak ikasketak egitera bultzatu zuen, eta hori ez zen ohikoa garai hartako emakumeen artean. Ikasketak Cheltenham Ladies’ Colleg ikastegian hasi zituen. Gaztetatik gizartearentzat benetan baliagarria izango zen zerbaitetan […]
Gure gorputzak bi mekanismo ditu erasoetatik babesteko: berezkoa edo naturala eta hartua edo adaptatiboa. Berezkoa edo naturala da eraso baten aurrean gure gorputzak sortzen duen hasierako erantzuna. Ez da espezifikoa, eta azkarra da. Hor parte hartzen dute muga fisiko-kimikoek —azala […]