XIX. mendean, Perun ez zegoen emakumezkoentzako instituturik eta neskek irakurtzeko eta idazteko oinarrizko nozio batzuk baino ez zituzten ikasten, ezkontzeko nahikoa baitziren hauek. Laura Rodríguez Dulantok oso argi izan zuen txikitatik bide hori ez zela berarentzat. Gauza berriak ikasi nahi […]
Gaurkoan, Kiñuk X izpien mundura eramango gaitu: begi hutsez antzemanezina diren uhin mota batzuetara. 1895ean Wilhelm Röntgen fisikariak kasualitatez aurkitu zituen, eta handik gutxira, beste zientzialari askok haien ahalmena ikertzen hasi ziren. Adibidez, Rosalind Franklinek DNAren egitura ezagutzeko erabili zituen […]
Oraingoan Agarwal-ek eta kolaboratzaileek Ameriketako Estatu Batuetako Cincinnatiko Ospitale Pediatrikoan egindako lanak piztu du komunitate zientifikoaren interesa. Jakina da odoleko zelulak hezur-muinean sortzen direla eta guztien jatorria Zelula Ama Hematopoietikoa (ZAH) dela. ZAHak hezur-muinean daude eta, gorputzak odoleko zelula gehiago […]
María Ángela Nieto Toledano (Madril, 1960) Alacanteko Neurozientzien Institutuko Ikerketako irakaslea (CSIC-UMH), CSICen Conexión Cáncer sarearen koordinatzailea eta Biologia Molekularreko Europako Laborategiaren (EMBL) Kontseiluko presidentea da. Bere ekarpen nagusia izan da aztertzea enbrioien geneak berraktibatzeak zer-nolako inpaktua duen gaixotasun batzuetan […]
Larruazala gizakion organorik handiena da eta 3 geruza nagusi bereiz daitezke; epidermisa, dermisa eta hipodermisa, hurrenez hurren. Epidermisean hainbat geruza eta zelula dauden arren, zelula garrantzitsuenak keratinozitoak dira, hauek azalaren birsorkuntzaz eta bir-epitelizazioaz arduratuko baitira. Bestalde, dermiseko egituren artean, kolagenoa […]
Ikerketan Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako 18 erakundetako 28 ikertzailek parte hartu dute, eta plazentak garapen neuropsikiatrikoan duen funtsezko eginkizuna azpimarratzen du. Izan ere, lanak erakutsi du plazentaren aldaketa epigenetikoek, bereziki haren DNAren metilazioak, nahasmendu neuropsikiatrikoekin lotutako geneen adierazpenean eragin […]
Matematika Kakeyaren aieru matematiko ospetsua, 100 urtez ebatzi gabe egon dena, hiru dimentsiotan frogatu dute Hong Wang eta Joshua Zahl matematikariek. Aieruak dio objektu bat espazioan norabide guztietara biratzea posible dela bolumen minimo batean. Lan honek matematikako hainbat arlotan (analisi […]
Genetika Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek, Eurasia osoko 435 gizakiren DNA zaharra aztertuta, hizkuntza indoeuroparren jatorria argitzen lagundu du. Ikerketaren emaitzen arabera, Kaukaso-Behe Volgako populazio eneolitikoa izan daiteke hizkuntza indoeuropar eta anatoliar guztien sorburua. Jamna kulturaren eta Anatoliako hititen jatorriaren […]
Matilde 1857ko martxoaren 14an jaio zen Mexiko Hirian; José María Montoya komandantea zuen aita, eta Soledad Lafraga ama. Ahizpa zendu zitzaionetik alaba bakarra izan zen, eta, amak animatuta, gazte-gaztetatik erakutsi zuen ikasteko interesa. Alabaina, bide horretan oztopoak jarri zizkioten txikitatik: […]
Egun osoa maskoten artean ibiltzeak osasun-arriskuak ditu. Maskotak partekatzen badira, gainera, arriskutsua izan daiteke osasun publikoarentzat.Pet cafés and public health, new insights on bacterial resistance, Diogo Roque. Osasunerako arriskuez ari garela, zenbait janari prestatzeko egiten diren praktika batzuk ere arriskutsuak […]