Archivo de Etiquetas:: pedagogia

Xabier Díaz Silvestre 7alde-ren 3. Bileran Pablo Garaizarrek dinamika interesgarri bat proposatu zigun. Garai hartan komunikabideetan Finlandiaren eskuzko idazketaren erakusteari uztearen asmoa zabaldu zen (Zientzia Kaieran ere), eta eztabaida sutsua piztu zen kontuaren inguruan. Pablok proposatutako dinamikan ohiko informazio-bilketa eta eztabaida azaltzen ziren… Ondo ba, ezer berririk ez… Erronka ondoren zetorren, erabakia datu egiaztagarrietan hartzeko metodologia bat ere eskatzen […]

Lore Erriondo Denok erabiltzen dugu hizkuntza, eta hizkuntzaren osagaien artean baditugu mintzatzea, hitz egokiak erabiltzea, ulertzea, irakurtzea, idaztea eta keinuak egitea. Burmuineko lesio baten ondorioz, hizkuntzaren osagai bat ala bestea kaltetua gertatzen denean, gaixoak afasia duela diogu.
Zer da afasia?
A– aurrizkiak gabe esan nahi du, eta afasia izenak aldiz mintzatu. Hau da, gaixoak ezin du hizkuntzaren bidez […]

Asier Aranzabal Maiztegui, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko Termotekniako irakaslea da eta IKD, ikaskuntza kooperatiboaren eta dinamikoaren eredua, ezarri zuen haren irakasgaian 2002 eta 2005 artean lortutako emaitza akademikoen analisi kritikoa egin ondoren.
Asier Aranzabal irakasleak haren ikasleek buruz ikasteko estrategiak erabiltzen zituztela ikusi zuen. Matematika ereduak ez zituzten kritikoki erabiltzen, ez zuten loturarik ikusten irakasgaiaren eta mundu errealaren artean, eta, […]

Maria José Moreno Duela hile batzuk, berri jakingarri bat agertu zen hainbat hedabidetan: Finlandia eskuzko idazkera erakusteari uztekotan dabil. Zer esanik ez, eztabaida sutsua sortu zuen berri honek, eta entzute handikoa gertatu zen munduan zehar.

Ez da harritzekoa eztabaida hori, zientziak agerian utzi baitu estuki loturik doazela eskuzko idazkera eta irakasketa-garapen orokorra. Badakigu umeek azkarrago ikasten dutela irakurtzen, aurretik […]