Gizakiak ala postgizakiak?

Arantxa Arzamendi

Gizakiak ala postgizakiak? Eztabaida eta debaterako oso aproposa den liburu honek gaurkotasun handiko gaiak azaltzen dizkigu. Egile nagusiak bi bira. Albert Cortina Ramos (Bartzelona, 1961) abokatua eta hirigintzan aditua (UAB y UPC) eta Miquel-Ángel Serra (Bartzelona, 1961) biologian doktorea (UAB), eta biomedikuntza arloko ikertzailea.

 

humanos o posthumanos

Cortina eta Serraren liburuak humanismo berriztatzaile baten aldeko apustua egiten du eta kontzeptu berrietara hurbiltzen gaitu: berezitasun teknologikoa, giza hobekuntza, posthumanismoa eta transhumanismoaren mugimendua.

Liburuaren abiapuntu edo gako nagusia: giza hobekuntza da. Giza hobekuntzak arriskuan jartzen al du gizakion izaera edo bizia? 525 orrialdeetan transhumanismoaren inguruko hausnarketa sakon bat egiten da hiru ataletan. Lehenengo atalean “¿Humanos o posthumanos?”, Albert Cortina eta Miquel-Ángel Serraren artikulu bana datoz. Bi artikulu hauek izan ziren 2013ko irailaren 29an Bartzelonako La Vanguardia egunkariaren web orrian transhumanismoaren mugen inguruan sortu zen debateari hasiera eman ziotenak. Cortina eta Serraren analisiaren gai nagusiak berezitasun teknologikoa eta giza hobekuntza dira.

Bigarren atalean, “Debate 3.0”, Cortina eta Serraren iritzi artikuluen ondoren La Vanguardian hamabi hilabete iraun zuen eztabaida luzea jasotzen da. Bertan hainbat arlotako 213 adituk parte hartu zuten, besteak beste, zientzialari, teknikari, soziologo, filosofo eta teologoak.

Hirugarren atalean, “¿Presente o futuro?”, liburu kolektibo honen bi egile nagusiek, teknologia emergenteak gizakian, sistema naturaletan eta habitat urbanoetan izan dezaketen eraginari buruzko galderak egiten dituzte. Guztira 250 galdera dira eta gehienak posizionamendu edo jarrera etiko eta berria eskatzen digute humanismoa, demokrazia eta guztien ona kontzeptuen inguruan. Liburu honetara hurbiltzen denak bakarka hausnartzeko edo taldean eztabaidatzeko gaiak aurkituko ditu. Azkenik, irakurketa gaiekin jarraitu nahi duenak, bibliografia osagarri bat aurkituko du argitalpenaren amaiera orrietan.

Argitalpenaren fitxa:
  • Izenburua: ¿Humanos o posthumanos?: singularidad tecnológica y mejoramiento humano
  • Koordinatzaileak: Albert Cortina eta Miquel-Ángel Serra
  • Argitaletxea: Fragmenta, 2015
  • Orrialdeak: 525 orrialde
  • Prezioa: 33 €
  • ISBNa: 9788415518143
  • Non eskuratu: ¿Humanos o posthumanos?: singularidad tecnológica y mejoramiento humano eskuragarri dago liburutegi publikoetan, besteak beste, Donostiako Udal Liburutegien sarean

———————————————————————————-

Egileaz: Arantxa Arzamendi Sesé (@arzamendisese), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta egun, Donostiako Liburutegi Nagusiaren arduraduna da.

———————————————————————————-

2 iruzkin

Eman iritzia

¿Humanos o posthumanos?: singularidad tecnológica y mejoramiento humano | Liburu Dantza

[…] Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu […]

Cuando la ciencia es Zientzia #11 | Cuando la ciencia es Zientzia | Cuaderno de Cultura Ci...

[…] ¿Humanos o posthumanos? ¿Qué es lo que somos? El libro recomendado del mes de diciembre nos hace pensar. ¿Qué somos? ¿En que nos estamos convirtiendo? ¿Qué seremos en el futuro? Quizás nuestra especie esté a punto de evolucionar artificialmente y convertirse en algo diferente de lo que ha sido siempre. El tiempo nos dará la respueta. […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>