Zientzialari (50) – Maria Merino: “Gaur egungo teknologia ez litzateke posible algoritmorik gabe”

Zientzialari (50) – Maria Merino from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

Interneteko bilatzaile bat erabiltzen duzunean, eguraldiaren iragarpena ikusten duzunean edo Google Maps-en ibilibiderik egokiena bilatzen duzunean algoritmoak erabiltzen ari zara. Informazio batetik emaitza jakin batzuk ateratzeko jarraibide multzoa dira algoritmoak, eta geroz eta aplikazio gehiagotan erabiltzen dira.

Gure gaurko gonbidatua Maria Merino da, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko irakaslea eta ikertzailea UPV/EHUn. Bere esanetan, egun erabiltzen dugun teknologia ez litzateke posible algoritmorik gabe. Ikus ezazu bere azalpena gaurko elkarrizketan.

Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>