Adimen artifizialaren erronkak Zientziaz Blai jardunaldiko hitzaldietan

Ekitaldiak

Adimen artifiziala azken urteetako teknologia entzutetsuenen artean dagoela esan daiteke. Aukera eta erronka asko ekarri dituen tresna da eta, horren ondorioz, hainbat dira jendartean sortzen dituen zalantzak eta kezkak.

Horiei erantzuteko asmoz, Logos Elkarteak adimen artifiziala izango du eztabaidagai aurtengo Zientziaz Blai, Zientzia eta Gizartea jardunaldian. Bertan hiru adituk adimen artifizialaren ezaugarri ezberdinez hitz egingo dute publiko zabal bati zuzendutako 15 minutuko hiru hitzaldiren eta ondorengo solasaldiaren bitartez. Aurten ere ekimenak Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra, BCMaterials, 5001 Bilbao, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Taldeen Koordinakundeak eta Bidebarrieta Liburutegiaren laguntza izango du.

Pablo Garaizar Ingeniaritza Informatikoan doktorea eta Psikologian lizentziatua, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Adimen artifizialaz fidatu behar gara? hitzaldian lan arloan geroz eta ohikoagoak dira laguntzaile birtualez hitz egingo du azaltzeko nola isuri algoritmikoek giza eskubideetan eragina izan ditzakete..

Isuri horiek ere Naroa Martinez Psikologian doktore eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak Adimen artifizialaren giza-isuriak hitzaldian agertuko dira. Izan ere, generoarekin lotutako isuriak kopiatzeaz gain, adimen artifizialak horiek nola hauspotu ditzake azalduko du.

Azkenik, Itziar Aldabe Konputazio Zientzietan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta HiTZ zentroko ikertzaileak teknologia horren eta hizkuntzaren arteko loturaz hitz egingo du Hizkuntza gutxituak eta nola biziraun aro digitalean: euskararen eta LLMen kasua hitzaldian.

Jardunaldia Bidebarrieta Liburutegian egingo da maiatzaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina streamingez ere ikusi ahal izango da Kulturgunea kanalean.

Hitzaldiak eta hizlariak

Adimen artifizialaz fidatu behar gara?

Pablo Garaizar (Deustuko Unibertsitatea)

Gure egunerokoan ohikoak bihurtu dira adimen artifizialean oinarritzen diren laguntzaile birtualak. Hala ere, tresna horiei isuri ezberdinek eragiten diete eta hori kontuan hartu behar da. Hitzaldi honetan adimen artifizialak nola ikasten duen azalduko da eta isuri algoritmikoek gizartearen eskubideetan izan dezaketen eraginaren inguruan hausnartuko da.

Pablo Garaizar Ingeniaritza Informatikoan doktorea eta Psikologian lizentziatua da. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da.

Hizkuntza gutxituak eta nola biziraun aro digitalean: euskararen eta LLMen kasua

Itziar Aldabe (UPV/EHU)

ChatGPT edo Bing Chat bezalako chatbot-ak ahalbidetu dituzten hizkuntza eredu handiak (LLM) eta, teknologia horren aurrean, hizkuntza gutxituen erronkak izango ditu hizpide hitzaldiak. Horretaz gain, euskararen inguruan abian jarri diren ekimenen inguruan hitz egingo da.

Itziar Aldabe Konputazio Zientzietan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta HiTZ zentroko ikertzailea da.

Adimen artifizialiaren giza-isuriak

Naroa Martinez (Deustuko Unibertsitatea)

Adimen artifiziala norbanako eta talde erabakietan eragin nabarmena dauka. Gizakien erabakiak baino hobeak eta objektiboagoak direla ere pentsatzen duenik ere bada. Baina, adimen artifiziala horren adimentsua eta artifiziala da? Hitzaldi honek gai horren inguruan hausnartuko du eta azpimarratuko du teknologia horrek, adibidez, generoarekin lotutako isuriak kopiatu eta anplifikatzen dituela.

Naroa Martinez Psikologian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da.

Adimen artifizialaren erronkak Zientziaz Blai jardunaldiko hitzaldietan

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta kalea, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.