Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak

Ekitaldiak

droneak

Azken urteetan ohikoa bihurtu da zeruan droneak ikustea. Lanari zein aisialdiari lotutako tresna gisa normalizatu dira gure inguruan. Are gehiago, adimen artifizialarekin batera, droneekin erlazionaturiko teknologia aipatuenen artean dago azken urteetan.

Droneak, urruneko kontrolaren bidez gidatzen diren aireontziak, hainbat funtzio dituzten tresnak dira, hala nola, aire-zaintzarako, janariaren zein odol-poltsen garraiorako edo gerrarako arma bezala erabiltzen dira.

Paradoxikoki, antzinako zibilizazioek amesten zuten bezala aireko espazioa menderatzea lortu denean, teknologia mota horren balizko gorakadak erronka ugari ekarri dizkio gizarteari.

Droneen teknologiaren eta horiek eragindako erronken inguruan hitz egingo du Julián Estévez Sanzek Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, Bidebarrieta Liburutegiarekin batera, antolatutako «Drones: los sueños de siglos y los retos del presente» («Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak») hitzaldian, Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barnean.

Estévez Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakaslea da, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta UPV/EHUko Adimen Konputazionala Taldeko ikertzailea da. Horretaz gain, zientzia eta teknologia dibulgatzailea da.

Hitzaldia martxoaren batean, asteazkena, arratsaldeko zazpietan izango da Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunean.

Hizlaria

Julián Estévez Sanz UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko Saileko irakaslea da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Adimen Konputazionala Taldeko ikertzailea da. 2021etik aurrera, Adimen Artifiziala Hezkuntzan Aplikatzeko Europako Batzordearen aditu taldeko kide da. Gainera, hainbat enpresekin kolaboratzen du robotikako eta datuen analisirako proiektuetan. Urteak dira droneek eta horien aukerek erakarri zutela eta horretara bideratu du bere ikerketaren esparru handi bat azken urteetan. Zientzia eta teknologiaren dibulgatzaile aktiboa da sare sozialetan, prentsa eta ekitaldi publikoetan.

Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:00etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta kalea, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.