Adimen artifiziala: adimentsua baino artifizialagoa?

Ekitaldiak

Kotxe autonomoak, GPSak, Alexa edo Siri bezalako laguntzaileak edota etxea garbitzeko errobotak gure egunerokoan ohikoak bilakatu diren tresnak dira. Horiek guztiek azken urteetan oihartzun handia izan duen Adimen Artifizialean lotura estua daukate.

Teknologia horri esparru zabal bat betetzen ari den aurrerapena da. Gizakien logika mekanismoak edo ikasteko gaitasuna lantzeko programa informatikoak sortzea helburu duen ikerketa esparrua da eta, azkenaldian, hainbat eztabaida teknologiko zein etikoren abiapuntua ere izan dira.

Baina, adimen artifiziala hain adimentsua da? Gorka Azkune Galparsoro UPV/EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikertzaileak eta zientzia dibulgatzaileak teknologia horren inguruan hitz egingo du “Adimen artifiziala: adimentsua baino artifizialagoa?” hitzaldian Agora Zientifikoa, ezagutzaren plaza zikloaren barnean.

Iurretako liburutegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarlanean antolatutako hitzaldi-solasaldia otsailaren 20an, asteartea, 18:30ean, izango da Iurretako liburutegian.

Hitzaldia gazteleraz izango da eta sarrera librea da, baina aurretiaz izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera idatziz edo 946812726 telefono zenbakira deituz.

Hizlaria

Gorka Azkune Galparsoro UPV/EHUko Informatika Fakultatean irakaslea eta Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikertzailea da, Gizaki-Ordenagailu Elkarrekintza arloko ikertzaile nagusia delarik. Aurretik Tecnalian ere ikerketan aritu zen hainbat proiektutan parte hartuz. Gaur egun 30 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan eta kongresuetan. Horretaz gain, zientzia dibulgatzailea da eta zientzia eta teknologia euskaraz gizarteratzea aitortzen dituzten hainbat CAF-Elhuyar sari lortu ditu. Bere ikerketetan ikasketa automatikoa, robotika mugikorra, Adimen Artifiziala eta ikusmen artifiziala jorratzen ditu.

Adimen artifiziala: adimentsua baino artifizialagoa?

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Iurretako Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta kalea, 4, Iurreta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.