Zergatik zahartzen diren aparailuak

Maria José Moreno

Orain egun batzuk, hainbat lankiderekin aritu nintzen jendeari “zaharkitze programatua” delako kontzeptua azaltzeko aukerez. Irrati-saio espezializatugabeaz ari ginen, eta mundu guztiak ulertzea genuen helburu. Ni egoskor nengoen “esateko beste erarik ez dago, ez dago eta ez dago, eta gainera, mundu guztiak ulertuko du termino hau erabilita”. Eztabaida hura zela eta, hainbat galdera egin nituen Facebookeko eta Twiterreko lagunen artean. Oso emaitza interesgarriak lortu nituen.
teknologia
Irudia: Zaharkitze programatua produktu baten bizitza erabilgarriari bukaera zehatza ezartzeari deritzo, ekoizleak berak produktua diseinatu eta merkaturatzean aurreikusi dena. Laburbilduz, biziraupena mugatua dute jaiotzatik aparailuak kontsumitzaileak berri bat eros dezan tarte jakin batean.

Lehenengo kasuan, nahiko feedback eskasa lortu nuen, 3.000 jarraitzailetik 27k baizik ez baitzidaten erantzun. Hala ere, %89k esan zuten bazekitela zer zen zaharkitze programatu hori. Facebookeko emaitzak argigarriagoak izan ziren. 130 iruzkin bidali zizkidaten, eta haietatik 8 mezutan bakarrik esan zidaten ez zekitela zertaz ari nintzen. Hala ere, ezagutzen nituen erantzuna eman zidatenak, eta azkenean ohartu nintzen irratiko nire lankideak zuzen zebiltzala: aurretik azaldu gabe ezin eman daiteke jakintzat horrelako termino bat, irrati espezializatugabe batean.

Hona galdera hau, Interneten begiratu gabe erantzuteko:

Badakizue zer den zaharkitze programatua delako hori?

Izan ere, hainbat lankiderekin hitz egin dut honetaz, eta ez dakigu ziur hau termino ezaguna den ala ez.

Nire lagun batek aditzera eman zidan zientzia esparrukoak ditudala Facebookeko lagunak, eta beraz nire galdetegiaren emaitzak ez zirela estrapolagarriak. Nik hasiera batean, nire laguna oker zebilela pentsatu nuen, baina erantzun guztiak jaso ondoren konturatu nintzen baiezko erantzunak batez ere teknikariek edo zientzialariek emanak zirela.

Beste alde batetik, galdetegia ez zen anonimoa eta hori kontuan hartzekoa da baiezkoen kopuru nagusia ulertzeko. Ezetz esan zutenen perfila bat zetorren irrati espezializatugabeen porfil orokorrarekin: 25-55 urtekoak, klase ertainekoak, bigarren hezkuntzako ikasketadunak, eta 10.000-550.000 biztanleko herri eta hirikoak.

Izatez, enpresek eta fabrikatzaileek egiten dute produktuak zenbat iraun behar duen kalkulatzen dute diseinu-fasean. Alegia, berariaz diseinatzen dute, epe jakin bat beteta produktua honda dadin.

Askok esan zidaten badagoela RTVEren dokumental interesgarri bat honi buruz: Comprar, tirar, comprar. La historia secreta de la obsolescencia programada. Bertan zehatz-mehatz jorratzen dute kontua.

“1911.ean 2.550 orduko bizitza bermatzen zen bonbilletan, baina 1924.ean, fabrikatzaile nagusiek iraupena 1.000ra jaistea adostu zuten. Phoebus taldeak sinatu zuen akordio hau, ‘erosi, bota, erosi’ zeritzona. Ofizialki ez zen horrelako akordiorik egon, baina gure saio honetan akordioaren dokumentu-frogak aurkeztuko ditugu, akordioa zaharkitze programatuaren sorrera izan zela agerian uzteko”.

Bestetik, nik neuk aurkitu dut “zaharkitze sumatua” deitu litekeen zerbait. Izan ere, norbaitek Facebooken aditzera eman zuen une jakin batean kontsumitzaileek beraiek sumatzen dutela bere objektuak modatik kanpo gelditu direla. Beraz, funtzionatzen jarraitzen badute ere, objektu berriak erosteko gogoa pizten zaie.

Kasu batean zein bestean, enpresak dira egoerari etekina ateratzen diotenak. Hala gertatzen da, bai denbora mugatua duten objektuen kasuan, bai eta merkatuan aldiro-aldiro diseinu-berrikuntza baizik ez dakarten produktuak jartzen direnean. Kasu guztietan ere, gora egiten dute salmentek.

Garbi dago erosleak eten gabe erostera bultzatuak gertatzen direla, baina horretaz gain, ingurumena oso kaltetua suertatzen da, maiz biodegradagarriak ez diren hondar asko sortzen direlako. Smarphone edo tablet bezalako objektu elektronikoen kasuan, zaharkitze mota biak jazotzen dira, eta gainera, milaka urte igarotzen dira litio edo berun-bateriak bezalako kutsatzaileak desagertu baino lehen.

Zer esanik ez, nekez alda dezakegu hau guztia, merkatu honetan milaka miloi baitaude jokoan.

——————————————–

Egileaz: Maria José Moreno (@mariajo_moreno) kazetaria da.

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

——————————————–

Iruzkin 1

Eman iritzia

IñakiIñaki

Erabat egokia iruditzen zait artikulua.
Beharbada zenbait kasutan garestiegi aterako da iraupen oso luzeko aparailuak egitera, naiz eta horretarako tekonoligiarik egon. Kasu btzuetan hala izan arren , uste dut arlo honetan empresa handien interesen menpean bizi garela.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>