Hilabeteko artxiboa:

Antonio Martínez Ron
Atzeman ote daiteke alzheimer usaimenaren galerari esker? Duela aste pare bat, Journal of the Neurological Sciences aldizkarian plazaratutako ikerketa batek ikusmin handia eragin piztu du Amerikako Estatu Batuetako hedabideetan. Izan ere, alzheimerren garai goiztiarretan antzemateko modua aurkitua omen zuten, besterik gabe kakahuete gurina usaintzera emanda. Bitxia ematen badu ere, neurozientzialariek aspaldi dakite usaimen-galera badela hainbat endakatze-gaixotasunen […]

Peru S Gamarra
“Gure laborategiak oso aspergarriak dira”, dio Xabier Lopez EHU-ko kimika irakasleak broma artean. Bera ez da kimikari arrunt bat. Behintzat, ez gehienok imajinatzen dugun bezalakoa. Ez ditu bere lanegunak azido eta probeten artean ematen. Ezta gutxiago ere. Izan ere, bere lantokiak ez du laborategi konbentzional batekin zerikusi handirik. Hemen ez dira saio hodirik inon ere ez atzematen. […]

Inmaculada Arostegui
Statistics 2013 mundu osoko ekimenak nabarmen utzi ditu erronka globalei konponbideak aurkitzeko estatistikak egindako ekarpenak. Nazioarteko estatistikako elkarte ospetsuenak dira Statistics2013 ekimenaren erakunde sortzaileak, eta partaideak 128 herrialde inguruko 2250 baino erakunde gehiago.
Nik hemen azalduko dudana web orrialde ofizialean agertzen dena baino ez da. Zergatik orduan aipamen hau? Web horretan hainbat eta hainbat informazioa dagoenez, hautatze lan […]

EHUko ikertzaile baten lanari esker, hotz katerik behar ez duen koleraren aurkako txerto bat garatzeko bidea ireki da
Kolera inaktibatua bezain eraginkorra da mikrokapsularatutako txertoa. Horrez gain, erraz dosifikatu eta manipula daiteke eta, gainera, txertoa garraiatzea eta banatzea horrenbeste garestitzen duen hotz katea saihestu daiteke. Horiexek dira joan den ekainaren bostean, EHUko Farmazia Fakultatean Marta Pastorrek defenditu zuen nazioarteko doktorego […]

Antonio Martínez Ron
Palma (Euterpe precatoria) da Amazonas oihaneko espezierik ugariena, eta haren ostean datoz Protium eta Eschwelilera. Sinesgaitza da baina orain arte, zientzialariek ez zekiten Amazonas oihanean zein zen espezie ugariena, ez eta espezieen hedadura zein zen sei milioi metro koadroko oihan horretan. Hanster Steegek eta ehun ikerlari baino gehiago dituen talde batek berriki plazaratu du […]

Arturo Elosegi Zientzialarion tresnarik beharrezkoena ez da mikroskopioa, ez ordenagailua ez eta PCRa. Gure tresnarik beharrezkoena garuna da, edo gogoa, dei iezaiozu nahi duzun bezala. Eta ez da soilik zientzialarion kontua: jende gehienen lan-tresna beharrezkoena ere halaxe da, garunaren bitartez hartzen baititugu erabakiak, haren bitartez neurtzen egoera bakoitzak dituen arriskuak eta eskaintzen dituen aukerak. Horretxegatik da garrantzitsua ulertzea nola funtzionatzen […]

Kanadan 2000. urtean erori zen meteorito baten aztarnak aztertu ditu Tokioko Unibertsitateko ikerketa-talde batek. Duela milioika urte espazioan egon zitezkeen ur-aztarnak ikertu nahi izan dituzte azterketa horren bitartez.
Aste honetan bertan argitaratu dira ikerketa horren emaitzak Nature Communications aldizkarian. Teoria baten arabera, espaziotik heldu zen ura gure planetara, eta teoria horretan oinarrituta aritu dira ikertzaileak. Ondoren txertatu dugun filme laburrean […]

Peru S. Gamarra
Imajinatu, une batez, unibertsoa ez dela guk gaur egun ezagutzen dugun modukoa. Imajinatu ez dela landarerik existitzen, ezta inolako animaliarik ere ez. Joan gaitezen urrunago. Imajinatu, segundu batez bada ere, ez dela planetarik, asteroiderik edota izarrik existitzen. Hau da, pentsatu ezagutzen dugun unibertsoan ez dela masarik duen ezer ere ez existitzen. Beldur pixka bat ematen du, ezta? […]

Duela 37 milioi urteko Iberiar faunaren ezagutza zuzendu du Zanbranan aurkitutako fosil batek Microchoerus primatearen aurkikuntzak Europar kontinenteko eta penintsulako ugaztunen arteko lotura baieztatu du Ainara Badiola UPV/EHUko ikerlariak parte hartu duen lana ‘Journal of Human Evolution’ aldizkarian argitaratu da
Goi Eozenoko (orain dela 37 milioi urte) Microchoerus primate baten fosilaren aurkikuntzak (masailezurreko bi zati) zuzendu du zientzialariek zuten […]

Antonio Martínez Ron
Agintari batzuek lehenengo aldiz debekatu dute bakterio baten gene kodea plazaratzea. Clostridium botulinum mikroorganismoaren andui berri batez ari gara. Mikroorganismo honek oso ezaguna den toxina botuliniko hilgarria ekoizten du. Munduan den gairik hilgarrienetakoa dugu toxina hau, proteina izaerakoa bera. Izan ere, nahiko dira 2 mikrogramo (gramo baten bi milioiren) gizaki heldu bat hiltzeko. Toxina honek blokeatu […]