Hilabeteko artxiboa:

Peru S. Gamarra

Gaizki sentitzen naiz. Hilabete inguru daramat honela eta ez zait pasatzen. Kilo mordo bat galdu ditut dagoeneko. Arraroa da hau dena. Inoiz baino gehiago jaten dut baina ezinezkoa zait gizentzea. Gainera, oso ahul nabaritzen dut nire gorputza. Gaur, futbol partida baten erdian nengoela, zorabiatu eta aldageletara joan behar izan dut partida bukatu aurretik. Konortea galtzeko zorian ibili […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias
Txikitan kontatu zidaten Pello, artzain gezurtiaren istorioa, baina uste dut oso ondo gogoan dudala oraindik ere. Pellok gustukoa zuen bere lagunei beldurra eragitea eta hori lortzeko, otsoa zetorrela esaten zien, nahiz otsoa gero ez zen inondik agertzen. Otsoa agertu zen arte.
Dirudienez, gizakiok ez gara gezurrezko alarma-hotsak egiten ditugun animalia bakarrak. Zenbait animalia espeziek ere egiten […]

Gasteizko Ingeniaritzako Eskolan lanean dabilen ikerketa talde bat algoritmo bat diseinatzen ari da erretako eremuen kartografia Landsat irudiekin automatizatzeko.
Erretako eremuen kartografia automatizatzea ahalbidetuko duen algoritmo bat (edo batzuk, bakarrarekin egitea ezinezkoa bada) definitzea da Aitor Bastarrika irakasleak (Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Geomatika eta Topografia atala) zuzentzen duen ikerketa proiektuaren xede nagusia. Mundu osoko hainbat ekosistemetan izandako baso suteen arloan […]

Hautespen naturalak bultzatu duen mutazio genetikoak D bitaminaren sintesi hobea errazten du, baina baita melanomarekiko suszeptibilitate handiagoa ere.
EHUn egindako ikerketaren arabera, mutazio hori duela 30.000-50.000 urte agertu zen, Homo sapiens Afrikatik atera eta gero.
MC1R genearen menpe dago, zati batean behintzat, larruazal ilunagoa edo argiagoa izatea eta ilearen kolore bat edo beste bat izatea. Melaninaren sintesia arautzen duen gene […]

Jon Mattin Matxain

Gaur egungo gizarteko ia edozein esparrutan (Kimika fakultateetako ikasleen artean eta hein batean irakasleen artean ere) Kimika esperimentala den galdetuz gero, gehiengo nagusiak baietz erantzunen luke, dudarik gabe. Kimikariak laborategian lanean irudikatzen ditugu, osagai kimikoak nahasten, bata jantzita dutela, ondoko irudian bezala (1. irudia). Arrazoi historikoak daude horretarako, garbi dago. Baina, gaur egungo kimika bakarrik esperimentala al […]

Antonio Martínez Ron
Ornitologoek aspaldi dakite sorbeltza oso bizidun bitxia dela. Behaketa eta neurketei erreparatuta, sumatzen zuten hegazti hauek gai zirela airean denbora tarte luzeak emateko, lurra ukitu gabe edo habiara jaitsi gabe. Uste zuten lo ere airean egiten zutela, hegaka biribilak egiten. Felix Lietchiren taldeak (Suitzako Institutu Ornitologikoak) berriki frogatu du sorbeltzak Saharan zehar egiten duen ibilbidean izugarrizko balentria […]

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pneumologia Pediatrikoa zerbitzuan egindako ikerketan, Paula Corcuera Elóseguik, Haurren Pneumologiako mediku-ondokoak, ikertu du zenbateraino den baliagarria botatako oxido nitrikoaren maila neurtzea haurren asmaren diagnostikoa eta tratamenduaren monitorizazioa eta jarraipena egiteko proba osagarri gisa. Proba erabilgarria dela frogatzeaz gain, bularreko umeetan aplikatzeko teknika bat garatzea lortu du.
Asma da haurren artean gehien agertzen den gaixotasun kronikoa. Corcuera […]

2013ko urriaren 1ean, 2an eta 3an, Passion for Knowledge Quantum13 izeneko zientzia-jaialdiaren barruan, Naukas Quantum hitzaldiak eman zituzten Naukas webguneko zenbait kolaboratzailek
Juan Ignacio Pérezek, EHUko Fisiologiako katedradunak, Naukas Quantum hitzaldietako bat -“Zazpi deabru txikiak” izenburukoa- eman zuen. Ondoko bidean ikus dezakezue hitzaldia: […]

Peru S. Gamarra
C. P Snow fisikariak bete betean asmatu zuen duela 50 urte: garai hartan humanitateak lantzen zituzten pertsonen eta zientzia aurrera eramaten zuten zientzialarien artean zegoen tartea izugarri handia zen. Amildegi bat bien artean. Hau guztia azaltzeko konparaketa bat egitea erabaki zuen. Bere ikerketekin konturatu zen bazirela ikasiak ziren pertsona asko –idazleak, musikariak, margolariak, pentsalariak…- zientziaren gainean […]