Ana Galagarra Aiestaran
Ar adina zakil edo gehiago daude (espezie batzuk zakil bat baino gehiago baitute), eta, beraz, zaila da bat nabarmentzea. Hala ere, aditu asko bat datoz giza zakila berezitzat jotzean. Hurbileko ahaideekin alderatuta, giza zakila, handia izateaz gain, bitxia ere bada. Besteek ez bezala, burua du muturrean (glandea), eta koroa bat haren inguruan.
Hain egitura bereziak “zerbaitetarako” izan behar duelakoan, semena ordezkatzearen hipotesia proposatu dute. Gordon Gallup psikologo eboluzionista da hipotesi horren aitatako bat, eta ikerketa esperimentalak ere egin ditu hipotesia zuzena dela frogatzeko. Emaitzak The human penis as a semen displacement device artikuluan argitaratu zituen, hau da, “Giza zakila semena ordezkatzeko gailu gisa”.
Hipotesiaren arabera, zakilaren itxura ez da zoriaren ondorio, baizik eta funtzioak bultzatutakoa, eboluzioan zehar. Eta funtzioa hau da: beste ar batek emearen baginan utzi duen semena kanporatzea. Horretarako bereziki eraginkorra da glandearen inguruko koroa. Elosegiren esanean, hortik ondoriozta daiteke giza espeziea ez dela izan (eta ez dela) batzuek uste duten bezain monogamoa.
Erreferentziak
Gordon G. Gallup, Jr., Rebecca L. Burch (2004): “Semen Displacement as a Sperm Competition Strategy in Humans.” Evolutionary Psychology 2: 12-23.
Elhuyar aldizkaria, 292 zenbakia, 2012ko abendukoa: “Sexuaren arrazoiak”. Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyar.
Egileaz: Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyar Zientzia unitateko kidea da.
Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.
1 iruzkina
[…] (Z=27): ”Giza zakilaren itxura ez da zoriaren ondorio“. Ana Galarragak, Elhuyar Zientzia unitateko kideak, giza zakilaren itxuraren arrazoi posible […]