Archivo de Etiquetas:: kzjaia

Gorka Azkune

Ikasteko gaitasuna gizakien ahalmen esklusibotzat hartu izan dugu urte askotan zehar, nahiz eta hori ez den zuzena. Beste animaliek ere gurekin partekatzen dute trebezia hori. Norberak izandako esperientzietatik ondorioak atera eta antzeko kasuetan aurkitzen garenean, erabaki hobeak hartzeko balio digu ikasteak. Beno… edo horrela behar luke behintzat!
XX. mendearen erdi-aldean adimen artifizialaren inguruko lehen lanak hasi ziren. […]

Amaia Portugal Andrew Wakefield doktoreak 1998an argitaratu zuen artikulu batek aztoramen handia eragin zuen, haurrei eman ohi zaien txerto hirukoitz birikoa autismoarekin lotu baitzuen. Adituek laster ikusi zuten artikuluak akatsak zituela, eta hura argitaratu zuen The Lancet aldizkariak ere baztertu egin zuen azkenerako. Hori gutxi ez, eta Brian Deer kazetariak egindako ikerketa lan bati esker, Wakefieldek artikulu harekin zituen […]

Josu Lopez-Gazpio

Zientziaren testuinguruan, bi teoria nagusitu dira ume jaioberrien eraketa-prozesua azaltzeko: Zikoinaren Teoria (Theory of the Stork, ThoS) eta Sexu Bidezko Ugalketaren Teoria (Theory of Sexual Reproduction, ThoSR). Alde batetik, Zikoinaren Teoriaren alde esan behar da aspalditik jasoa dagoela bibliografia espezializatuan umeak zikoinek ekartzen dituztela. Teoria horren aldeko argudioak lehen mailako zientzia-kalitatea duten aldizkarietan […]

Jon Irazusta eta Susana Gil

Herrialdeen garapena aurrera joan ahala, obesitateak eta gainpisuak desnutrizioari aurrea hartu diote munduko leku gehientsuenetan. Gertaera honen arrazoiak bi dira nagusiki: elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta lan fisikoa egiteko beharraren murrizketa.
Ikerketa gehienek frogatu dute gorputz-pisuaren galerari dagokionez, soilik dietarekin emaitza hobeak lortzen direla ariketa fisiko hutsarekin baino. Izan ere, dietarekin murrizketa kaloriko handiagoak sor […]

Amaia Portugal
Basoetakoa omen zen birusa hirian da. Azken asteotan, ebolak kutsatutako berrehun lagun baino gehiago zenbatu dituzte Ginean eta Liberian. Hark eragiten duen infekzio gaitz larriak mendebaldeko Afrika serio kolpatu du lehenbizikoz, baina ez hori bakarrik: Konakryra iritsi da, ia bi milioi biztanle dituen Gineako hiriburura, eta ezohikoa da hori. Hala ere, Munduko Osasun Erakundeak emandako datu berrienen […]

Uxune Martinez Mazaga, Jon Mattin Matxain

Internet erakusleiho handia eta zabala da. Erakusleiho honetara hurbiltzen gara euskaldunok informazioa bilatzen, informazioa eta edukiak partekatzen eta iritzia plazaratzen. Azken finean, elkar eragiten. Elkarrekintza honen adierazle batzuk eskaintzen dizkigute, esaterako, Eustatek urtero egiten dituen azterketek. Horren arabera, 2013an EAEn 15 urtetik gorako biztanleriaren %65,8ak erabiltzen zuen Internet, zortzi puntuko hazkundea izan zuen […]

Lagunok, hau da #KZJaian biltzen dugun azken laburpena. Urtarrilaren 7an abiatu genuen Kultura Zientifikoaren Jaialdi birtual honetan, denera 119 ekarpen bildu ditugu, Txokolatezko Taula Periodiko osoa agortuz! Aurreko laburpenetan 95 bildu ziren, hurrengo moduan banatuta: #KZJaia: 1. Laburpena: 16 ekarpen. #KZJaia: 2.Laburpena: 19 ekarpen. #KZJaia: 3. Laburpena: 23 ekarpen. #KZJaia: 4. Laburpena: 16 ekarpen #KZJaia: […]

Amaia Portugal Hedabideetako gai kuttunetako bat dira alergiak garai honetan. Berez urte osoan legoke asaldura mota horri buruz hitz egiteko aitzakia; galde diezaietela, bestela, hautsarekin edo akaroekin doministikuka aritzen diren horiei. Baina polenari alergia izatea ere arrunta da oso, eta hori bai, udaberriarekin batera loratzen da nagusiki.
Polenak urte osoan dabiltza atmosferan berez, baina hasi berri den urtaroan gertatzen […]

Javier Duoandikoetxea
Budapest, 1913: martxoaren 26an mutil bat jaio zen Erdöstarren etxean. Pál izena eman zioten, baina denborak eta munduan zeharreko ibilerek Paul bihurtu zioten izena[1]. Familian poza beharko zuten egunean, ordea, samina zen nagusi, etxeko alaba biak hil baitziren umea jaio aurreko egunetan. Hiru eta bost urteko neskatoak, eskolan hartutako eskarlatinak eraman zituen. Guraso biak irakasle izan […]

Jon Zarate

Ikerlarion zeregina da naturak egiten dizkigun milaka galderaren artean bat aukeratu eta erantzuteko saioak egitea eta ikerlarion ametsa gaixotasun baten aurkako sendagaia asmatzea. Koroideremiari buruzko lehen berriak 2013ko udan izan nituen, Koroideremiak Kaltetutakoen Elkarteak (KKE-ak) Aulestiko herrian, ikerketarako dirua lortzeko antolatutako bazkari erraldoian. Bertan ezagutu nituen gaixorik dauden Olea-Elgezabal familiako hiru mutikoak. Egun hartan ulertu nuen ondo ikerlariak […]