#KZJaia: 6. Laburpena

KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

Lagunok, hau da #KZJaian biltzen dugun azken laburpena. Urtarrilaren 7anabiatu genuen Kultura Zientifikoaren Jaialdi birtual honetan, denera 119 ekarpen bildu ditugu, Txokolatezko Taula Periodiko osoa agortuz! Aurreko laburpenetan 95 bildu ziren, hurrengo moduan banatuta:

Azken honetan, 24 bildu ditugu. Jarraian irakurgai izanen dituzue azken hauen bilduma. Utziguzue lehenago kontu bat aipatzen. Gaurko bilduma gehiegi ez luzatzearren, laburpenak motzagoak izanen dira, bukaeran hainbat sorpresa duzuelako zai, Besterik gabe, lasai dastatu ekarpenak eta ez joan zuzenean bukaerara sorpresak ikustera!

  • Ununtrioa, Uut (Z=113): “Genomak (ber)idazten“. Koldo Garcia UPV/EHUko ikertzailea legamiaren kromosoma bat modu artifizialean sintetizatu izanaren inguruan aritu zenEdonola blogean.
    98

Ekarpen hauekin guztiekin, horrela gelditu zaigu hasieran genuen txokolatezko Taula Periodikoa:

Hutsik!!!! Dena agortu dugu!!! Eta, oraindik sintetizatu gabeko elementu baten ontza sortu behar izan dugu!!! Hortaz, zorionak #KZJaia jarraitu eta parte hartu duzuen guztioi!!! Gogoan izanen duzuen moduan, #KZJaiako Txupinazoa bota genuen Urtarrilaren 7an, Jaialdiari hasiera emanez. Horrelako hasiera batekin, Jaialdiari bukaera emateko modurik onena ondorengoa dela iruditzen zaigu:

Bideoan ikusi bezala, gaixoak gu, Jaialdia amaitu da eta! Hori bai, Jaialdi baten amaierak beste bati bidea irekitzen dio, eta #KulturaZientifikoa Jaialdia ez da gutxiago izanen!!! Hori dela eta, Zientzia Kaierak oso gustora pasatzen du Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe blogetik hartutako lekukoa. Arras pozik, lekukoa Zientzia.net atariari pasatzen diogu!!!

120

Elhuyarrek hartuko du hortaz #KulturaZientifikoa 2. Jaialdia (#KZJaia2) antolatzeko ardura eta plazerra!! Merezitako atsedena eta gero, Zientzia.net ataritik jakinaraziko digute 2. Jaialdi honen datak eta nondik norakoak.

Bukatzeko, Zientzia Kaieratik #KulturaZientifikoa 1. Jaialdiaren inguruko zenbakiak eta estatistikak zabalduko ditugu datorren astean. Hori izanen da bukatu berria den Jaialdi honen inguruan izanen dugun azkeneko ekarpena. Gure ustez, Jaialdi arrakastatsua izan da, eta espero dezagun zenbakietan arrakasta hori islatzea ere.

Bertzerik gabe, atsegin handiz izan zaituztegu bidelagun abentura honetan. Dudarik gabe, gerora begira, bidean elkartuko gara berriz ere!!! Ez izan inolako dudarik!! Jaialdiaren bukaerako #KZTraka moduan, su artifizialen kolorea nola lortzen den azaltzen duen bideo laburra uzten dizuegu (atomo eta molekulen izaera kuantikoaren ondorioa…)

2 iruzkin

Eman iritzia

KZJaia 1 - Garaigoikoa

[…] Horregatik, batu nahi izan ditut post batean eta zuei helarazi. Merezi du zinez jaira batu diren 120 artikuluetan muturra sartzea. Hona hemen neure […]

KZJaia 1 (Garagoikoa blogean)

[…] Horregatik, batu nahi izan ditut post batean eta zuei helarazi. Merezi du zinez jaira batu diren 120 artikuluetan muturra sartzea. Hona hemen neure […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>