#KZJaia: 1. laburpena

KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

Aurreko Urtarrilaren 7anabiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia, laburtuta #KZJaia moduan ezagutzen duguna. Jaialdia abiatu zenetik, egunetik egunera partaideen ekarpenak bata bertzearen atzetik partekatzen hasi ziren sarean. Erritmo bikaina hartu zuen jaialdiak (hori zen helburuetako bat), baina erritmo handi honek ekarpen guztiak lasaitasunez dastatzeko aukera murrizten du. Hau ekiditeko, pentsatu dugu 2-3 astero ekarpen guztiak bilduko dituen laburpena egitea. Horrela, norbaiti ekarpen bat edo beste pasatu isuri bazaio, ekarpena argitaratu zenean lanpetuta bazebilen, ala beste edozein arrazoiarengatik ekarpen guztiak ez badituzue dastatu, hemen dituzue bilduta urtarrilaren 19ra arte egindako hamasei ekarpenak, hidrogenotik sufrera.

  • H: “Ispilu-neuronak eta enpatia”. Ane Wyssenbachek dastatu zuen Jaialdian banatutako txokolatezko taula periodikoko lehenengo ontza. Achucarro Basque Center for Neuroscienceko kideak. Neurozientzian blogean argitaratutako ekarpen honetan, azaldu zigun enpatia zer den, eta gaitasun honen ustezko arrazoi neurologikoak zein diren.
  • He: “Zainzurien usaina (edo kiratsa)”. Koldo Garciak, UPV/EHUko biologo ikertzaileak, egin zigun jaialdiko bigarren ekarpena, bere blogean (Edonola). Zainzuriak jaterakoan, osagai batzuk digestio-aparatuan prozesatzerakoan sortutako hondakinei buruz aritu zitzaigun. Gizaki bakoitzaren geneen arabera, hondakinak desberdinak dira, eta honek bere ondorioak ditu gernuaren usainean.
  • Li: “Franck txostena: zientzialarien erantzunkizuna eta demokrazia”. Aitor Santistebanek eskaini zigun hurrengo ekarpena, Abaritz bere blogean argitaratutako ekarpen oso interesgarri honetan. Artikulu honetan, Manhattan projektuan parte hartu zuten hainbat zientzialarik osatutako “Arazo Politiko eta Sozialak aztertzeko Batzordea”, eta bonba atomikoaren erabileraren inguruan gomendatu zutena kontatzen digu egileak.
  • N: “Genometako egiturak bilatzen”. Edonola blogean Koldo Gartziak egindako bigarren ekarpena. Oraingoan, zainzuriak albo batera utziz, Koldok biologia konputazionalaren inguruan aritzen zaigu. Egileak, azaltzen digu genetikariek ordenadoreak erabilita, laborategiko lanerako erabilgarriak diren emaitzak nola lortzen dituzten.
  • O: “Lasterkari Ohia”. Iker Villanueva fisioterapeuta, Fisteus blogean, lagun bati gertatutako istorioa kontatzen digu, belaun-artrosiaren inguruan. Gaitz ala min honen inguruan, medikuak eta fisioak emandako gomendioez aritzen zaigu. Bere ondorioa, garbia: mugitu egin behar gara.
  • F: “Zientziaren sozializazioa”. Gai korapilatsu honen inguruko hausnarketa egin zigun Uxune Martinezek Ingumak Laborategian blogean. Ramon y Cajal nafarraren hitzak kontutan hartuz, “kulturaren gurdiari zientziaren gurpila falta zaio”. Hortaz, zientziaren sozializazioa hankamotz gelditzen bada, nola osatu iritzi kritiko eraginkorra gizartean parte hartzeko?
  • Na: “Community Fostering”. Txerra Rodriguez hizkuntz soziologoa zientzia honetako kontzeptu bat azaldu zigun, community fostering, alegia. Garaigoikoa blogean egindako ekarpenean, kontzeptu honen sorrera eta nondik norakoak azaldu zizkigun.
  • Mg: “Zazpi deabru txikiak”. Zientzia Kaieran egindako ekarpenean, Juan Ignacio Perezek Niels Bohr fisikari famatuaren aitaren istorioa kontatu zigun. Christian Bohr fisiologoaren istorio hunkigarri honen bidez, egileak, helarazi zigun zientzian azkenean, auctoritas delakoak ez duela deustarako balio.
  • Al: “Zure zerebroak flotatu behar du”. Achucarro Outreach Managerrek kaleratutako lan honetan, gure garunaren plastizitateari buruz aritu zitzaigun. Garuna biguna izanik (bideo batean ikus dezakegu), zuzenean gure burezurra bezain gogorra den tokian sar daiteke? Erantzuna egileak ematen digu.
  • Si: “Helsinkiko adierazpena“. Zientzialarien erantzukizunaz, hau da bioetikaz aritu zitzaigun Koldo Garcia. Artikulu oso interesgarria zen, eta egileak esan zuen moduan, ez hain samurra. Bertan, egileak, kontatzen dizkigu bioetikaren inguruko hainbat adibide historiko. Horretaz gain, egilearen ustez, bioetika hartzen duguna baino serioago hartu behar omen dugu.
  • S: “Zientziazale, euskarazale: Paul Broca”. Gorka Lekaroz euskara irakasleak Broca medikuaren eta euskararen arteko harremana kontatu zigun Lingua Navarrorum blogean. Broca jaunak, XIX. Mendean, hizkuntza garunaren zein atalak erabiltzen duen aurkitu zuen. Horretaz gain, linguistikaren oinarri zientifikoak ezartzen aritu zen ere. Istorio pertsonal oso interesgarria.

Ikusten denez, jakintza arlo oso desberdineko testuak bildu ditugu Jaialdiaren lehenengo aste hauetan. Egile anitzek blog desberdin askotan argitaraturiko ekarpenak izan dira. Hemendik, kemena bidali nahi dizuegu horrela jarraitzeko eta idazle berriak ere ekarpenak egiteko! Guztion artean, jaialdi bikaina burutuko dugulagoan gaude!

6 iruzkin

Eman iritzia

#KZJaia: 1. laburpena | ZIENTZIA | Scoop.it

[…] Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia, laburtuta #KZJaia moduan ezagutzen duguna.  […]

#KZJaia: 2. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera

[…] bigarren laburpena eginen dugu, 2014-01-20tik 2014-02-02ra bitartean. Gogoan izanen duzuen moduan, lehenengo laburpenean 16 ekarpen bildu genituen, hidrogenotik sufrera zihoazenak, alegia (H-S). Bigarren laburpen […]

#KZJaia: 3. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera

[…] 1. Jaialdia (#KZJaia). Egun horretatik urtarrilaren 19ra bitartean egindako 16 ekarpenak lehenengo laburpenean bildu genituen. Hurrengo bi asteetan marka hau gainditu, eta 19 lan bildu genituen bigarren […]

#KZJaia: 5. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera

[…] #KZJaia: 1. Laburpena: 16 ekarpen. […]

#KZJaia: 6. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera

[…] #KZJaia: 1. Laburpena: 16 ekarpen. […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>