#KZJaia: 3. Laburpena

#KZJaia · Dibulgazioa

KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Egun horretatik urtarrilaren 19ra bitartean egindako 16 ekarpenak lehenengo laburpenean bildu genituen. Hurrengo bi asteetan marka hau gainditu, eta 19 lan bildu genituen bigarren laburpenean. Marka bikaina, dudik gabe. Bromoa (Br) izan zen orduan dastaturiko azkeneko txokolate ontza. Kriptonetik hasita, noraino helduko ginen ondorengo bi asteetan zen kontua. Erritmoa mantentzeko gai izanen ginen? Ba ez, lagunok. Erritmoa ez dugu mantendu. Handitu egin dugu!!! Gaurkoan ekartzen dugun hirugarren laburpen honetan otsailaren 03tik otsailaren 16ra bitartean bildutako 23 ekarpenak laburbiltzen ditugu, kriptonetik (Kr) zeriora (Ce). Bai lagunok, jada lantanidoetan gaude. Jaialdiaren erdialdera heltzeko gutxi falta delarik, taula periodikoaren ia erdia janda dugu… Zorionak guztioi! Besterik gabe, egindako ekarpenak hemen dituzue bilduta.

  • Kriptona, Kr (Z=36): “Bikiak zenbaki lehenen familian” Matematikak izanen ditugu hizpide laburpen honen lehenengo ekarpenean. UPV/EHUko irakaslea den Javier Duoandikoetxea, zenbaki lehenei buruz aritu zitzaigun Zientzia Kaieran. Ez edozein zenbaki lehen, ordea. Zenbaki familia honen barruan ematen diren zenbaki bikiei buruzkoak kontatu zizkigun egileak. bikiak1
  • Rubidioa, Rb (Z=37): “Ez nauzu ulertzen gizona” Unibertsitatea.net atariko Ingumak laborategian blogetik heldu zitzaigun Uxune Martinezek, Euskal Komunitate Zientifikoko datu-basearen, Inguma, arduradunak idatzitako lana. Emakume/gizonen arteko gaizki-ulertuen inguruko hausnarketa egin zigun egileak, Deborah Tannenen “Zuk ez nauzu ulertzen” liburuaren harira.Rb
  • Estrontzioa, Sr (Z=38): “Zenbaki poligonalak“. Lizarraldea BH Institutuko DBHko 2. mailako ikasleek hainbat poligono eta zenbaki serieen arteko lotura kontatu ziguten klasean egindako lan eder honetan. Zientzia Kaieran argitaratutako ekarpenean, lan honetan eskuz egindako muralen irudiak partekatu zituzten, bertzeak bertze.argazkia_4
  • Itrioa, Y (Z=39): “Minbizia Jurasikoan“. Minbizia gaur egungo bizimoduarekin, modernitatearekin, lotzen dute askok. Aitor Santisteban biologoakpertzepzio hau okerra dela erakutsi digu, Abaritzeta bere blogean egindako ekarpen bikain honetan. Minbizia garai zaharreko kontua dela, irakurri genuen bere ekarpenean, Jurasikoko fosil aztarna batzuk erakusten duten arabera.Y
  • Zirkonioa, Zr (Z=40): “Amazonek badaki“. Amazonek eta antzekoek interesatzen ahal zaizkigun produktuak eskaintzen dizkigute. Noizbait pentsatu al duzue nola egiten dituzte erosleentzat zerrenda pertsonalizatu hauek? Erregresio linealen adibidea erabilita, DeustoTech-eko ikertzailea den Gorka Azkunek azaldu zigun Zientzia Kaieran.online-shopping_0
  • Niobioa, Nb (Z=41): “Ikasi eta ekin!Eusebio Lasak,UPV/EHUko irakasleak, kooperatiben munduan murgildu gintuen Unibertsitatea.net atariko Ekonomiaz Jantzi blogean eginiko ekarpen honetan. Arrasateko taldeko kooperatibek multinazional arruntetik desberdindu nahi badute nazioartekotze prozesu zeharo desberdin bat burutu beharko dutela kontatu zigun egileak. Nb
  • Molibdenoa, Mo (Z=42): “Arnasgune funtzionalak“. EMUNeko euskara teknikaria den Txerra Rodriguezek arnasguneak zer diren kontatu zigun Garaigoikoa blogean. Konkretuki, arnasguneak eta euskararen garapenaren inguruan aritu zitzaigun, euskararen garabidean jokatzen duten eta jokatzen ahal duten papera azpimarratuz.
    Mo
  • Teknezioa, Tc (Z=43): “Estitxu Garai: ‘Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da’ ” UEUko Unibertsitatea.net atariak #‎txiotesia‬ lehiaketa antolatu zuen iazko udazkenean. Mezu ulergarriena kategoriako irabazleari, Estitxu Garai Publizitatean lizentziatuari, eginiko elkarrizketa eskaini ziguten atarian bertan, UEUko komunikazio alorreko Zuriñe Etxanobek, Joanes Segurolak eta Idoia TorregaraikTc
  • Rutenioa, Ru (Z=44): “Eponimoen inguruan…” Achucarro Ikerketa Zentruko Outreach Managerra eponimoen inguruan aritu zitzaigun Neurozientzian blogean argitaratutako ekarpenean. Eponimoak, zer dira? Medikuntzan, normalean, gaixotasun bat, gorputzaren atal bat edota teknika bat izendatzen duen pertsona baten izena dira. Hauetako batzuk kontatu zigun egileak.Ru
  • Rodioa, Rh (Z=45): “Arkatzak, zuhaitzak eta sareak (bizitzaren zuhaitza marrazten, 2)Koldo Garcia UPV/EHUko ikertzaileak bizitzaren zuhaitzari eskainitako artikulu sortaren bigarrena sareratu zuen Edonola blogean. Gaur egungo espezieak eta arbaso komunak genetikoki lotzeko orduan sortzen diren puzzleetaz eta kontraesanetaz aritu zitzaigun egilea. Rh
  • Paladioa, Pd (Z=46): “Darwin eta Eboluzioaren Teoria derrigorrezko hezkuntzan“. Blog berri bat batu zitzaigun jaialdian, Elvira Gonzalezek kudeatzen duen Naturzientziak’s Blog gunea, alegia. Berritzegune Nagusiko kideak, Darwinen urtemuga gertu zelarik, derrigorrezko hezkuntzan Eboluzioaren Teoria nola aztertzen den eta honen inguruko hausnarketa partekatu zuen.Pd
  • Zilarra, Ag (Z=47): “Irudimena matematizatzen” NUP/UPNAko irakaslea den Asier Estevanek matematikak irudiak eta animazioak egiteko nola erabil daitezkeen azaldu zigun Zientzia Kaieran. Ekuazio matematikoak eta irudimena erabilita, izugarrizko irudi ederrak egin daitezkeela erakutsi zigun. Hauen adibide ikusgarriak eskaini zigun ekarpen honetan.zomorro
  • Kadmioa, Cd (Z=48): “Genetikariari galdetu: Erasmus Darwin“. Edozein pertsona edo taldek genetikari buruzko galderak baditu, erantzuna emateko prest dago Koldo Garcia UPV/EHUko ikertzailea Edonola bere blogean, #KZJaiaren baitan. Lehenengo galderak Aniturri BH Institututik heldu zitzaizkion, bertako i(ra)kasleen eskutik. Erasmus Darwinen, Charles Darwinen aitonaren lana izan zen galdera/erantzun hauen protagonista nagusia.Cd
  • Indioa, In (Z=49): “Hizkuntza gaitasuna eta eleaniztasuna“. Ehuesferatik heldu zitzaigun Ainhoa Ezeizak, UPV/EHUko irakasleak, egindako ekarpen hau. Konkretuki, Hezkuntza eta Hizkuntza blogetik. Artikulu honetan, egileak elebakarren eta eleanitzen ingurune linguistiko desberdinak dituztela kontatzen digu, eta honek hezkuntzan izan beharko lukeen islari buruz hausnartzen du, datu enpirikoak eskuartean dituelarik.In
  • Eztainua, Sn (Z=50): “Izarren hautsa“. #KZJaian parte hartzeko, ekarpenak idazteaz aparte bertze moduak ere badaudela erakutsi zigun Iruñeako Arturo Campion Euskaltegiko irakaslea den Xabi Martinez de Lezeak. Astronomiaren inguruko audio bikaina landu eta eskaini zigun. 5 minutu inguruko podcast paregabe honetan, unibertsoan dauden izar mota desberdinei buruz aritu zitzaigun egilea, Zientzia Kaieran argitaratutako ekarpenean.Sn
  • Antimonioa, Sb (Z=51): “Darwinen platerean“. Beagle itsasontzian egindako bidaietan animalien espezieak aztertzeaz gain, Darwinek zerbait gehiago egiten zuen. Bere ikerketetan lagungarri izanen zituen animalia desberdinen dastaketa egiten zuen, besteak beste. Honekin lotutako anekdotak eta istorioak kontatu zigun Egoitz Etxebeste Elhuyarreko kideak Elhuyar Aldizkarian idatzitako artikuluan.Sb
  • Telurioa, Te (Z=52): “Glia-zelulak ere ingurumenari sentikorrak dira“. Achucarro Ikerketa Zentruko Outreach Managerrak garunean neuronak ez diren beste zelula batzuetaz aritu zitzaigun. Urte askotan zelula horiek, glia-zelulak, neuronen arteko pegamentua zirela pentsatzen zen. Neurozientzian argitaratutako lan honetan, zelula hauek bertze funtzio batzuk ere betetzen dituztela kontatzen digu, azkeneko urteetako ikerketen arabera.Te
  • Iodoa, I (Z=53): “Azkue, intelektual posibilista bat“. Pruden Gartziak, Azkue Liburutegiko zuzendari eta UEUko kideak. Jurgi Kintanaren tesia ekarri zigun Jaialdira. Honen harira, Euskaltzaindiaren historia izan genuen irakurgai UEUko Unibertsitatea.net atariko Ingumak Laborategian blogean. Konkretuki, Euskaltzaindiaren sorreraren inguruan aritu zitzaigun, protagonista nagusi batekin: Resurreccion Maria Azkue. I
  • Xenona, Xe (Z=54): “Ariketa fisikoak osasunean dituen onurak: zein, zenbat, nola eta noiz? I. Oinarriak“. Ariketa fisikoa, orokorrean, pertsonen osasunean duen eragina positiboa dela garbi dugu. Baina, beti horrela al da? Jon Irazustak, UPV/EHUko katedradunak, artikulu sorta eskainiko digu honen inguruan. Zientzia Kaieran idatzitako ekarpen honetan, sorta honen lehenengoa partekatu zuen, gaiaren inguruko hainbat kontzeptu azalduz.argazkia 2
  • Zesioa, Cs (Z=55): “Doktorea“. Bizitza eta titulu akademikoen inguruan umorea ekarri zigun Santi Leoné irakasle eta zutabegileak. Barretartia blogean egindako kolaborazioan, Historian doktore izateak zertarako balio dezakeen azaltzen digu umore handiz. Horrelako anekdotak, tesia egin ala eginen duten askoren buruan egon dira ziur, jakintza-arlo desberdinekoak izan arren.Cs
  • Barioa, Ba (Z=56): “Jose Inazio Basterretxea: ‘Kazetaritzak ezin du epela izan, ezin du neutroa izan, gizartearekiko konpromisoa du eta horri erantzun behar dio’ “. UEUko komunikazio alorretik Joanes Segurolak eta Idoia Torregaraik kazetaritza izan zuten mintzagai. Udako Euskal Unibertsitateko Buruxkak liburutegi digitalean, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko hiru irakasleri egindako elkarrizketa interesgarria partekatu zuten.Ba
  • Lantanoa, La (Z=57): “Extralurtarrak al gara? (Bizitzaren zuhaitza marrazten, eta 3)“. Koldo Garcia UPV/EHUko ikertzaileak bizitzaren zuhaitzari eskainitako artikulu sortaren hirugarrena ere laburpen honetan egokitu zaigu. Aurrekoetan, gaur egungo espezieek arbaso komuna dugula, eta espezieen arteko lotura genetikoa egiterakoan aurkitutako arazoak kontatu zizkigun. Oraingoa, Edonola blogean egindako ekarpenean, bizitzaren jatorriaz aritu zaigu. La
  • Zerioa, Ce (Z=58): “Basaburuan topatutako XIX. mendeko euskal testu laburrak“. Donostiako San Ignazio Ikastetxeko irakaslea den Gorka Lekarozek haran nafar baten euskarazko testu zaharrak ekarri dizkigu Jaialdira. Lingua Navarrorum blogean egindako ekarpenean. Basaburua bailara ederrean, XIX. mendean idatzitako euskal testu labur batzuk ezagutu ditugu bere eskutik.Ce

23 ekarpen hauekin, Jaialdian 58 lan bildu ditugu dagoeneko. Txokolatezko taula periodikoaren erdia janda, periodo luzeenetan gaude dagoeneko. Aurrekoan, “kruzero” abiadura hartu genuela genion. Beno, abiadura hau handituz goaz astetik astera. Forman eta osasuntsu gaudela dirudi! Ziur gara ondorengo asteetan egile eta blog berriak batuko zaizkigula! Guztion artean, jarrai dezagun kultura zientifikoa lantzen eta zabaltzen, “zientzien” eta “letren” arteko muga artifiziala gaindituz!

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.