Zenbaki poligonalak

Lizarraldea Institutuko 2. DBHko ikasleak

argazkia_4

Lizarraldeko DBHko Matematika sakontzen ikasgaia ematen dugun bigarren mailako ikasleek, aurten beste gauzen artean, segidak landu ditugu. Segida batzuk ulertzea ez zitzaigun batere zaila egin, beste kasu batzuetan ordea, irakaslearen laguntza beharrezkoa izan genuen. Hala ere, guztiak landu eta ulertu genituen.

Ikusitako segiden artean, batzuk oso bereziak suertatu zitzaizkigun. Irakasleak segidaren lehendabiziko terminoak eman eta guk hurrengoak zeintzuk ziren asmatu behar genituen. Gero segida bakoitzak duen adierazpen matematikoa kalkulatu behar genuelarik. Nahi baduzue, orain gurekin saia zaitezkete, ea zuek ere, segidaren hurrengo terminoak aurkitzeko gai zareten.

Gure irakasleak proposatutako lehendabiziko segida hau izan zen:

  • 1,3,6,10,15, ……

Lasaitu, ez baduzue bat batean aurkitzen, bilatzen duzuen terminoa bider hurrengoa eta zati bi egiten baduzue erraz lortuko duzue. segida_1 Ez zaitezte desanimatu, hurrengoa errazagoa jarriko baitizuegu:

  • 1,4,9,16,25, …..

Baietz oraingoan azkarrago asmatu. Guri ere berdin gertatu zitzaigun, bilatzen dugun terminoaren berbidurarekin lortzen baita. segida_2 Hurrengo bientzako, irakaslearen laguntza ezinbestekoa izan genuen, bai hurrengo terminoak aurkitzeko, bai dagokien adierazpen matematikoa zein den adierazteko.

  • 1,5,12,22,35, ……
  • 1,6,15,28,45, …….

segida_3 Lau segida hauek, segida familia handi baten lehendabiziko lau segidak dira, hauek ematen baitituzte poligono erregularren hazkunderako jarri beharreko puntu kopurua. Hobeki ulertuko duzue hurrengo irudiekin: Irudia_segidak_1

Irudia_segidak_2

Irudiak_segidak_3

Irudia_segidak_4 

Zenbaki poligonalak deitzen zaie, lehendabizikoa Zenbaki triangeluarra da, bigarrena, karratua, hirugarrena pentagonala, eta horrela nahi duzuen arte. Gaiarekin bukatzeko, irakasleak zenbaki poligonalen mural bat egitea proposatu zigun. Taldean bildu, eta lanean jarri ginen. Hau da lortutakoa, ea zer deritzozuen. argazkia_1argazkia_3argazkia_4argazkia_2

————————————————————————————

Egileaz: Lizarraldea Institutuko ikasleen izenean, Ivan Mendiorotz irakasleak bidalitako ekarpena.

————————————————————————————

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.

Iruzkin 1

Eman iritzia

#KZJaia: 3. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera

[…] Sr (Z=38): “Zenbaki poligonalak“. Lizarraldea BH Institutuko DBHko 2. mailako ikasleek hainbat poligono eta zenbaki serieen […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>