#KZJaia: 5. Laburpena

KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

Aurreko Urtarrilaren 7anabiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Bi astero, ekarpenen bildumak egiten aritu gara. Orain arteko bildumen zerrenda behean duzue ikusgai:

Gaurkoan, martxoaren 3tik 16ra bitartean egin diren 21 ekarpenak laburbilduko ditugu. Gure hasierako txokolatezko Taula Periodikoa, horrela gelditu zaigu!

Aktinidoak

Besteak

#KulturaZientifikoa 1. Jaialdi honen azken egunetarako, hortaz, banatzeko txokolate ontza gutxi falta zaizkigu. Lasai egon zaitezte, ordea. Behar izanez gero, gehiago egiteko “makina” badugu eta! Baina, hori hurrengo egunetan ikusiko dugu. Orain, ikus ditzagun azken bi aste hauetan egon diren ekarpenak, 75.etik 95.era:

  • Renioa, Re (Z=75): “Traganarrua“. Ohitura bihurtu zaigu laburpenen lehenengo ekarpena Txerra Rodriguezenen eskutik heltzea. EMUNeko euskara teknikariak, hitz polita ekarri zigun Garaigoikoa bere blogean: traganarrua. Metafora egokia euskalgintzaren hedapena azaltzeko, “goiko zein beheko haizearen” beharra bait du.75
  • Osmioa, Os (Z=76): “Mintzatzeko gaitasuna“. Iruñeako Arturo Campion Euskaltegiko irakaslea den Xabi Martinez de Lezeak podcast ederra eskaini zigun, gure mintzatzeko gaitasunari buruz ikasteko. Gorka Lekarozek jaialdian partekatutako “Zientziazale, euskarazale: Paul Broca” testuan oinarrituta, besteak beste, 5 minutu inguruko audioa partekatu zuen Zientzia Kaieran.hitz egin
  • Iridioa, Ir (Z=77): “Mina eta mihia“. Iker Villanueva fisioterapeuta lesioa eta minaren arteko erlazioaz aritu zitzaigun Fisteus blogean. Lesioa eta mina beti elkarrekin ez doazela argitu zigun bere ekarpenean, eta osasun arloan dabiltzan profesionalentzat hausnarketa egin zuen: mina eta lesioaren arteko erlazio zuzena ez dagoela argiago azaldu beharko litzaioke pazienteari.77
  • Platinoa, Pt (Z=78): “Bizitza luzeko argazki sortak“. Itziar Aretxaga, Instituto Nacional de Astrofísica, Óptica y Electrónicako Astrofisika saileko burua, astronomia ekarri zigun Jaialdira. Zientzia Kaieran egindako ekarpenean, Unibertsoaren bilakaeraren nondik norakoak argitzeko, astronomoek lortutako irudiak azaldu zizkigun.Aretxaga_2
  • Urrea, Au (Z=79): “Soziolinguistika eta diskurtsoaren analisi kritikoa“. Allartean euskara irakasleak soziolinguistika izan zuen mintzagai Allartean bere blogean egindako ekarpen honetan. Konkretuki, diskurtsoa eta diskurtsoaren analisia zertan datzan kontatu zigun, analisi kritiko baten ikuspegitik.79
  • Merkurioa, Hg (Z=80): “Auguste Deter“. Alzheimer gaixotasun berritzat jotzen dugu, azken mendean garatutako gaixotasuna. Achucarro Outreach Managerrek Alzheimer gaixotasuna diagnostikatu zioten lehenengo kasua dakarkigu, Auguste Deterrena. XX. mendearen hasieran hil zen emakumearen kasua kontatu zigun Neurozientzian blogean eginiko ekarpenean.80
  • Talioa, Tl (Z=81): “Idazten ikasi… arkatzik hartu gabe?“. Ainhoa Ezeiza UPV/EHUko irakasleak umeak eta teknologia berriak izan zituen ekarpen honetan protagonista. Hezkuntza eta Hizkuntza blogean, teknologia berriak eta umeen idazteko gaitasunak aztertu zituen bertan. Antza denez, idazteko gaitasunak arinago lortzen dira teknologia berriekin arkatzekin baino.81
  • Beruna, Pb (Z=82): “Xabier Landabidea: “Zoragarria da telebistak duen potentzialtasun kultural, sozial eta politikoa”“. UEUko Unibertsitatea.net atariko arduradunek UEUko komunikazio saileko Xabier Landabideari eginiko elkarrizketa plazaratu zuten. Unibertsitatea.net atarian, adituak, egun egiten diren produktuen kontrara, bestelako edukiak sortu, eta bestelako telebistak martxan jarri behar direla kontatu zigun.82
  • Bismutoa, Bi (Z=83): “Fisika Kuantikoa eta Masa“. Josu Abajok, IruñekoArturo Campion euskaltegiko ikasleak, masaren kontzeptuaren eboluzio historikoa aztertu zigun. Teoria desberdinen ikuspegitik, kontzeptu honen bilakaera azaldu zigun Campiongo Ikasleak blogean, gaur egun fisika kuantikoan dagoen masaren kontzeptura heldu arte.83
  • Polonioa, Po (Z=84): “Eredu atomikoaren eboluzioa“. Donostiako Kimika Fakultatean ikasten diharduten Esther Udabek, Andoni Perezek, Maite Ezeizak eta Ane Olazagoitiak eredu atomikoak historikoki izan duen eboluzioa kontatu ziguten Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe blogean.
    84
  • Astatoa, At (Z=85): “Emakume zientzialariak“. Martxoaren 8ko eguna ospatuz, Zientzia.net atariak emakume zientzialarien inguruan Elhuyarren egindako ekarpen desberdinen bilduma eskaini zigun. Scoop.it plataforma erabilita, emakume euskaldun zein atzerritar askoren ibilbidea jarrai dezakegu.
  • 85Radona, Rd (Z=86): “Emakume ikertzaileak Berrian“. Zientzia.net atariak egin zuen antzera, Amaia Portugal kazetariak ere emakume ikertzaileen bilduma eskaini zigun, martxoaren 8aren ospakizunean. Egileak Berria egunkarian azaldutako artikuluen bilduma osatu zigun, Scoop.it plataforma erabilita.
    86
  • Frantzioa, Fr (Z=87): “Zulo beltzen iluntasuna“. Batxilergoko bigarren mailako Jon Mikel Arinek Unibertsoari egin zion so bere ekarpenean. Donostiako San Inazio ikastetxeko ikasleak zulo beltzak izan zituen mintzagai, bere ikastetxeko ikasleen blogean, Galtzadaberrin, egindako ekarpen eder honetan.
    87
  • Radioa, Ra (Z=88): “Bi begi, hiru dimentsio“. Gorka Azkunek, DeustoTecheko ikertzaileak, robotikaren inguruan aritu zitzaigun Jaialdian. Animalien hiru-dimentsiozko ikusmenan oinarrituta, ikusmen artifizialaren nondik norakoak azaldu zizkigun Zientzia Kaieran egindako lan honetan. Ikusmen artifiziala hobeagoa?
    animal-eyes
  • Aktinioa, Ac (Z=89): “Anemia faltziformea (Gaixotasunak eta eboluzioa II)“. UPV/EHUko ikertzailea den Koldo Garcia Etxebarriak gaixotasun genetiko baten inguruan aritu zitzaigunEdonola blogean. Aurreko batean Hemokromatosiari buruz aritu ostean, globulu gorrien gaixotasun bati buruz aritu zitzaigun oraingoan, anemia faltziformea, alegia.
    89
  • Torioa, Th (Z=90): “Emozio sozialetan eragin kulturala askoz ere indartsuagoa da oinarrizko emozioetan baino“. UEUko Buruxkak liburutegi digitaleko arduradunek Psikologiaren alorreko liburu baten inguruan aritu zitzaigun. Konkretuki, “Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak” liburua argitaratu duten Aitor Aritzeta eta Goretti Soroa psikologoei egindako elkarrizketa plazaratu zuten Buruxkak webgunean.
    90
  • Protaktinioa, Pa (Z=91): “Vatikano II. Kontzilioa“. Azkue Fundazioko zuzendaria den Pruden Gartziak historia ekarri zigun Jaialdira. Pello Zabalaren“Joan XXIII.aren kontzilioa Franzisko garairako” liburuan oinarrituta, Vatikano II. Kontzilioa eta Euskal Herrian izandako eraginaren inguruan aritu zitzaigun Ingumak Laborategian blogean.
    91
  • Uranioa, U (Z=92): “Polimedikaziotik Depreskripziora (I)“. Medikamenduak aurrerapen itzela suposatu dute gure gizartean, dudarik gabe. Gehiegizko medikazioak ala medikazio ezegokiak arazoak sor ditzake, adin altuko pertsonengan batez ere. Mikel Baza eta Arritxu Etxeberria medikuak honen inguruan aritu zitzaizkigun Baga biga blog! blogean.
    92
  • Neptunioa, Np (Z=93): “Fisika klasikotik kuantikara: Potentziala eta kuantizazioa“. Donostiako Kimika Fakultateko ikasleek, Ion Abadek, Asier Goitiak, Mikel Arranzek eta Beñat Txuekak, partikulen propietate kuantikoen arrazoia eman ziguten. Propietateen kuantizazioa partikulak potentzial baten pean konfinatzearen ondorioa dela kontatu ziguten Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe blogean.
    93
  • Plutonioa, Pu (Z=94): “Argiaren abiadura eta denboran bidaiatzea“. Donostiako San Ignazio Ikastetxetik ekarpen berria heldu zitzaigun, Eneko Lekaroz DBH 2. mailako ikaslearen eskutik. Galtzadaberri blogean egindako ekarpenean, Argiaren abiadura finitoa dela, eta gainera, denboraren erlatibitatearekin lotuta dagoela kontatu zigun.
    94
  • Amerizioa, Am (Z=95): “Aktinidoei kosk #KZJaian“. Idoia Zapirain, Aguraingo Aniturri Bigarren Hezkuntzako Institutuko irakaslea, DBHko 4. mailako ikasleekin batera, fonetika eta fonologiari buruz aritu zitzaizkigun. Elosaniturri blogean egindako lan honetan, erdaraz (ingeleraz konkretuki) ongi ahoskatzearen garrantziaz aritu zitzaizkigun.
    95

Gaurko 21 ekarpen hauekin, Jaialdian dagoeneko 95 lan bildu ditugu. Ea gai garen Jaialdiko azken bi aste hauetan gelditzen zaizkigun ontzak bukatzeko! Guztion artean, jarrai dezagun kultura zientifikoa lantzen eta zabaltzen, “zientzien” eta “letren” arteko muga artifiziala gaindituz!

3 iruzkin

Eman iritzia

#KZJaia: 5. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaie...

[…] Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Bi astero, ekarpenen bildumak egiten aritu gara. Orain arteko bildumen zerrenda behean duzue ikusgai: #KZJaia: 1. Laburpena: 16 ekarpen. #KZJaia:  […]

#KZJaia: 6. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera

[…] #KZJaia: 5. Laburpena: 21 ekarpen […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>