Archivo de Etiquetas:: kzjaia

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Bi astero, ekarpenen bildumak egiten aritu gara. Orain arteko bildumen zerrenda behean duzue ikusgai: #KZJaia: 1. Laburpena: 16 ekarpen. #KZJaia: 2.Laburpena: 19 ekarpen. #KZJaia 3. Laburpena: 23 ekarpen. #KZJaia 4. Laburpena: 16 ekarpen
Gaurkoan, martxoaren 3tik 16ra bitartean egin diren 21 ekarpenak laburbilduko ditugu. Gure […]

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Dakizuenez, bi astero, ekarpenen bildumak egiten aritu gara. Otsailaren 16a bitartean, hauetako hiru laburpenetan, 58 ekarpen bildu ditugu, 16 lehenengo laburpenean, 19 bigarren laburpenean eta 23 hirugarren laburpenean. Gaurkoan, otsailaren 17tik martxoaren 2ra bitartean egindako 16 ekarpenak laburbilduko ditugu. Laburpen honetan, sorpresatxo bat gehituko dugu gainera. Elementu bakoitzaren […]

Itziar Aretxaga
Imajinatu pertsona baten bizitzaren nondik norakoak antzeman beharko zenituzkeela argazki-bilduma baten bitartez, une nagusiak eta motibazioak besteak beste. Era guztietako argazkiak egon litezke bilduma horretan, hala nola jaioberritan ateratakoak, lehenengo eskola egunekoak, lagunen arteko jolasetakoak, ezkontzakoak, seme-alaben eta biloben urtebetetzeetakoak… Demagun pertsona horrek gaur egun 100 urte dituela. Benetan zaila izango litzateke den-dena asmatzea argazki-sorta baten bidez…
Horrelakoxea […]

Xabi Martinez de Lezea

Gorka Lekarozen “Zientziazale, euskarazale: Paul Broca” testutik abiatuta, eta Ignacio Martínez Mendizábal paleontologoak “Hablando con científicos” programan egin zioten elkarrizketan (es) esandakoak entzunda, gizakion mintzatzeko gaitasunaren inguruko audio hau prestatu dugu: zertan datza hitz egiteko gaitasuna?

Arturo Campion Euskaltegiko “Ikasleon blogeko audioak” Ivoox-eko kanalean aurki dezakezue ere podcast hau.
Euskalerria […]

Jon Irazusta
Onurak
Orain dela mende erdia baino gehiago, Estatu Batuetako tren-enpresetan behatu zen bulegoetako langileek bihotz eta odol-hodietako patologiek eragindako hilkortasun handiagoa zutela trenbideak konpontzen aritzen ziren langileek baino. Ordutik hona, asko dira ariketa/jarduera fisikoak bihotz eta odol-hodietan duen eragin onuragarriaren aldeko frogak eman dituzten ikerketak, nahiz eta egin diren zorizko ikerketa kontrolatuak, arazo etikoak direla eta, ez diren […]

Euskalmet, Maialen Martija eta Onintze Salazar

Eguraldia egunerokotasunean elkarrizketa askoren gaia izaten da. Beroa, hotza, euria, haizea, elurra, itsasoaren egoera eta abar bor-bor egoten dira gure ahotan. Meteorologiak fenomeno hauek eta beste batzuk zer diren eta noiz gertatuko diren aurresateko balio digun zientzia da. Imajinatuko duzuen moduan, fenomeno hauek guztiak konplexuak dira eta kontzeptu eta tresneria propioak garatu dira hauek […]

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Egun horretatik urtarrilaren 19ra bitartean egindako 16 ekarpenak lehenengo laburpenean bildu genituen. Hurrengo bi asteetan marka hau gainditu, eta 19 lan bildu genituen bigarren laburpenean. Marka bikaina, dudik gabe. Bromoa (Br) izan zen orduan dastaturiko azkeneko txokolate ontza. Kriptonetik hasita, noraino helduko ginen ondorengo bi asteetan zen kontua. Erritmoa […]

Maialen Martija Jupiter gure eguzki sistemako planetarik handiena da. Barne planetak eta kanpo planetak banatzen dituen asteroideen gerrikotik gertuen dagoen lehenengo Gas-Erraldoia da. Handiena izan arren, eta gure planetatik begi hutsez ikus daitekeen arren, misterio handiak gordetzen ditu planeta honek. Misterio hauetako batzuk #KZJaian sareratu dira, Twitterreko txioen moduan. Oraingo honetan, #KZJaiaren hasieratik sareratutako mezu guztien bilduma dakarkizuegu, […]

Jon Irazusta

Egun edonork ziurtatuko luke ariketa fisikoa osasunarentzat onuragarria dela. Uste honek gero eta oinarri zientifiko handiagoa du bere alde. Adibidez, zientzialariek frogatu dute ariketa fisiko gehiago egiten dutenen, eta batez ere sasoi fisiko hobea dutenen biziraupena, sedentarioena eta sasoi fisiko okerragoa dutenena baino luzeagoa dela. Alabaina, helburu jakinak lortzeko gomendagarriena den ariketa mota, denbora, maiztasuna eta intentsitatea zehazteko […]

Xabier Martinez de Lezea Irudia hemendik hartua
Nola demontre ote dakite astrofisikariek izar bat gaztea ala zaharra den, nola sortu zen, nola hilko den, handia ala txikia den… Kontu horietaz ja ere ez dakigunontzat, misterioa da informazio hori guztia nola lortzen duten. Baina astrofisikaz gauza handirik jakin gabe ere, badira guztiok ulertzeko moduko azalpenak eta ideiak. Horietako batzuk biltzen ditu […]