Gaur, ‘Zientzialari‘ saioaren bigarren atala aurkezten dizugu. Oraingoan, psikologiaz hitz egin dugu Nekane Balluerkarekin, UPV/EHUko Portaera Zientzien Metodologiako katedradunarekin. Gizartean gai honen inguruan dauden hainbat zalantza argitu nahi izan ditugu berarekin. Adibidez: zientzia bat al da psikologia? Ba al dago pertsona baten jokabidea aurreikusterik? Ba al du eraginik gure gaitasunean elebiduna izateak?
Bere erantzunak entzun nahi badituzu, ikus ezazu bideoa:
Zientzialari 02 – Nekane Balluerka from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
5 iruzkinak
Aurkezpen txukuna egin du Nekane Balluerkak. Besteak beste, institutuetako irakasleek balia dezakete, ikasleei profesio-hautaketan laguntzeko.
Jator, egoki, zintzo, zuzen eta argi. Eskerrik asko Nekane.
Mila esker Nekane psikologiaren arloan metodo zientifikoak duen garrantziaz mintzatzeagatik. Baita euskarazko neurketa-tresnen gorakadan izandako eraginagatik ere.
[…] Gaur, ‘Zientzialari’ saioaren bigarren atala aurkezten dizugu. Oraingoan, psikologiaz hitz egin dugu UPV/EHUn Portaera Zientzien Metodologiako katedraduna den Nekane Balluerkarekin. Gizartean gai honen inguruan dauden […]
[…] hitza psikologian dauden hitzik eztabaidatuenetakoa izan da eta izaten jarraitzen du. Nekane Balluerka eta Jaume Arnauren Psikologia zientzia gisa: Paradigma eta metodologiako aldaketa nagusiak (2001) […]