Ezjakintasunaren kartografia #21

ezjakintasunaren kartografia #21

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Noiz erabili duzu azkenekoz posta-seilu bat? Agian, asko dela edota inoiz ez baina baliteke zure esku artean eduki izana seilu tira bat. Behar bada tira tolesten ahalegindu zara, seilu bakar baten bateratuta gelditu dadin eta horrela errazago gorde. Baina, galdetu diozu zeure buruari zenbat modu dauden hori berori egiteko? David Ordenek bai, galdera egin du eta badirudi ez dela bakarra izan: In how many was can you fold a strip of stamps?

Zelularen kanpoaldetik barrura seinaleak eramaten dituen WNT bidea da, gehien ikertu den teilakatutako seinalizazioetako bat. Orain dela gutxi Sergio P. Acebrónen ikerketa-taldeak WNTk mitosian beste funtzio bat duela ere deskribatu du: proteinen degradazioa mantsotuz eta zelulakumeen tamaina areagotzea. Berak azaltzen du Growing big: extracellular cues boost growth in divining cells artikuluan.

Jesús Zamoraren manifestu positibistaren azken atalak gutxi utziko ditu epel. Izan ere, haren kritikoek planteatzen dituzten hiru objekzioei erantzuten baitie: epistemologikoa (zientziaren murrizgaitasuna), politika (zientziaren aliantza “gaiztakeriaren ardatzarekin”) eta humanista (munduaren eragitea). Positivism is a humanism (a manifesto) (3/3).

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>