Hilezkortasunaren baltsamoa

Javier San Martín

Legendak dio Osiris bere Seth anaia bekaiztiak erail zuela, eta bere gorpua hilkutxa batean bota zutela Nilora. Osirisen Isis emazteak ikusi zuen bere senar hila, eta hori jakin zuzenean, Sethek gorpua 14 zatitan puskatu zuen, eta Egipton zehar barreiatu zituen zatiak. Isis, atal gehienak berreskuratu ostean, gai izan zen bere senarraren gorputik Horus izenekoa izango zen semea sortzeko. Horusek, bere aitaren mendekua egingo zuen gero.

1. irudia: Hilezkortasunaren beste adibide bat. Nefertitiren 50. cm-ko bustoa K.a. 1340. urtean egina eta Amarnan aurkitua 1912. urtean.

1. irudia: Hilezkortasunaren beste adibide bat. Nefertitiren 50. cm-ko bustoa K.A. 1340. urtean egina eta Amarnan aurkitua 1912. urtean.

Mitologiako istorio guztiek erakusten dituzte ezaugarri berberak, greziarren eta egiptoarren arteko desberdintasunak nabari badira ere. Osiris eta Isisen istorioa, ederra da oso, baina gainera, badaramatza bere barruan drama eta bekaitza, odol bereko bikoteak, misterioa eta magia. Gainera, mito honek, ederki irudikatzen du bizitza nola gailentzen zaion heriotzari, eta Egiptoko kosmogonia osoaren oinarria da.

Esan beharrekoa da istorio honek ondo biltzen duela gizakiok betidanik izan dugun “harantzagoko” nahia, egunerokoaz eta eskuragarria denaz bestaldera joan nahia, Lurreko botere guztien aurkako borroka.

Osiris baltsamatua, gainera, eredu bilakatuko zen geroagoko hileta-zeremonia guztietarako; hilezkortasuna gertukoengan gauzatzeko itxaropena izan zen horretan eragile.

2. irudia: "Erretxina" karamelizatuaren irudirik sinesgarriena. Irudia bereizmen handiko argidun mikroskopio optikoaz atera zen. Argazkia: Jones et al (2014)

2. irudia: “Erretxina” karamelizatuaren irudirik sinesgarriena. Irudia bereizmen handiko argidun mikroskopio optikoaz atera zen. Argazkia: Jones et al (2014)

PLOS ONE aldizkarian argitaratu dira berriki egin izan den arkeologiako ikerkuntza baten emaitzak. Emaitza hauek egiaztatzen badira, esan genezake berariazko momifikazioen hasiera ez zela gertatu Egiptoko garaian, historiaurrean baizik.

Jana Jones dioenaren arabera, orain arte inork ez du momifikazioa hain goiz kokatzeko zantzurik aurkitu. Alegia, orain arte inork ez du esan gorpuen bilgarriek zituzten osagai organikoek lagundu zezaketenik momifikazioan, ez eta agian momifikatze jarduerak Kristo aurreko bostgarren milurtekoan hasi zirenik.

Jones momifikazioaren sorreraz eta garapenaz lanean ari da Macquarieko Unibertsitateko Antzinako Historia Sailean. Berarentzat harrigarria da benetako momifikatzea bilakatu zen zientzia enpirikoaren oinarriak jadanik garai horretan azaltzea. Izan ere, tribu-gizarte bat zen hura, idazkera sortu baino 1.000 urte lehenagokoa.

Orain arte, onartua zegoen ehun bigunen kontserbazioa prozesu naturalek eragiten zutela Kristo aurreko 2.500 urte lehenagoko garai horretan, hau da antzinako erresumaren garaian. Berdin uste zen prozesu natural horiek, lurperatzeko tokien baldintza onei esker gertatuko zela, ez berariaz eragindako prozesu fisiko-kimiko korapilatsu batzuei esker. Horrela, uste izan da erdialdeko erresuma iritsi arte (2000-1600 K.A.) ez zirela erretxina kontserbagarriak erabiltzen hasi.

3. irudia: "Munduko momiak" erakusketako argazkia. Argazkia: Mathew Imaging.

3. irudia: “Munduko momiak” erakusketako argazkia. Argazkia: Mathew Imaging.

Jonesen ikerketak barne hartu ditu erretxinak (zentzu zabalean ulertuak), gorpuen lihozko bilgarriak, Neolitiko berantiarreko hainbat aztarnategi eta dinastien aurreko garaia, 4500-3350 K.A. tartean datatuak. Izan ere, pentsatu izan da erretxina horiek izan zirela hasiera batean gorpuak kontserbatzeko osagai nagusia. Geroago, lehorgarri modura natrona erabiltzen hasiko ziren.

Berez, hainbat substantzia prozedura konplexuetan erabili zituzten, baltsamatzeko errezeta bati jarraiki. Jonesek dio hori guztia “aurretik uste zena baino gutxienez mila urte lehenago erabili zela; geroagoko baltsamagarriak 3000 urte beranduago datatu dira, faraonen epearen gailurrean”.

Zientzialariek, egiaztatu dute osagai hauek bakterioen aurka jokatzen dutela eta horregatik kontserbatzen direla barneko ehun leunak; horrela, ondorioztatu dute hasierako momifikatze saioei dagozkiela aztarna hauek. Geroago hain ezaguna den momifikatze prozesua garatuko zuten.

Harantzagoko joan nahi hau, ia gizakia bera bezain zaharra da. Hala ere, tartean badira zalantzak, zeren eta aurkikuntza bakarra baita, eta beraz ez da antzekorik egiaztatu bestelako kasuetan. Atapuercako zuzendariek, uste dute Excalibur dela orain arte ezagutzen den portaera sinboliko zaharrena: aho biko kuartzita gorrikoa, Sima de los Huesos izenekoan 4500 giza fosilekin aurkitua eta 500.00 bat urtekoa.

Erreferentziak:

  • Jones J, Higham TFG, Oldfield R, O’Connor TP, Buckley SA (2014). Evidence for Prehistoric Origins of Egyptian Mummification in Late Neolithic Burials. PLoS ONE 9(8): e103608. doi:10.1371/journal.pone.0103608.
  • Eudald Carbonell, Marina Mosquera, Andreu Ollé, Xosé Pedro Rodríguez, Robert Sala, Josep Maria Vergès, Juan Luis Arsuaga, José María Bermúdez de Castro. Les premiers comportements funéraires auraient-ils pris place à Atapuerca, il y a 350 000 ans ?L’Anthropologie 107. Bol – 1. zbk, 1-14 orrialdeak – janvier 2003. Doi : 10.1016/S0003-5521(03)00002-5.

——————————————————-

Egileaz: Javier San Martín (@SanMartinFJ) kazetaria da, eta artikulu hau “Activa Tu Neurona” blogaren (@ACTIVATUNEURONA) kolaborazioa da Zientzia Kaierarekin.

——————————————————-

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

——————————————————-

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>