Zer pentsa, hala izan

Dibulgazioa · Mugaldea

Askok hartu nahi lukete gezurrezko itxura bat, askok ikusezin bihurtu nahi luketen bezala. Hala nahi dute, debekatua beren esku geldituko delakoan: instalazio militarrak edo zientifikoak, ezkutuan gordeak dauden fitxategi batzuk, edozein ospetsuren etxea edo logela bateko tiradoreak bere barnean duen sekretua.

zer pentsa hala izan 1
1. irudia: Beste norbaiten papera egiteak asko erakartzen gaitu, ikusezina izateak bezain beste.

Espioi-filmen ohiko argumentua: batzuek hesiak eta babesak beren intimitatea gordetzeko, eta besteek eragozpen horiek gainditu eta sartzeko grina bizia.

Horregatik, historian zehar, arrotzen aurkako babes-sistema ugari asmatu dira. Pentsatzekoa da gordearen garrantzia zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta garrantzitsuagoa izango dela tokian gordea dagoena.

Eta espioitza tartean dagoela, pertsonaiak ere ageri dira, bere ezaugarri fisikoak eta guzti. Izan ere, zientzialariak, gutaz ari direnean, gure ezaugarri biometrikoez ari dira egiatan: horra hor gure ezaugarri bakarrak, banakakoak eta errepikaezinak.

2. irudia: 007 agentearentzako Q asmatzaileak egindako pistolak honen erabilera gaitzen zen, soilik hatz-identifikazioaren bidez.
2. irudia: 007 agentearentzako Q asmatzaileak egindako pistolak honen erabilera gaitzen zen, soilik hatz-identifikazioaren bidez.

Ezaugarri biometriko horien laginketan oinarritzen da hain zuzen ere hiritarrak identifikatzeko metodorik erabilienetakoa. Berez, nortasun bat finkatzerako oso erabiliak dira hatz-markak, hazpegiak, eskuak dituen bi edo hiru dimentsioko ezaugarriak, irisa, zuhaitz baskularra (hots, odol-hodien forma), erretina, sinadura eta ahotsa, aurpegiaren beroa…eta zer esanik ez, DNA.

Duela bi urte, gizakiak identifikatzeko sistema iraultzaile aurkeztu zen, Madrilgo Universidad Complutenseko kide den Celia Sánchez-Ramosek garatua. Sistema honek indibiduoen begien gune berezi jakin batzuk identifikatzen zituen. Horretarako, nortasuna egiaztatzeko zuen gizakiaren korneari argazkia ateratzen zion hainbat aldiz. Hiritarraren aldez aurretiko irudi bat izan behar zuen eskura, eta irudi hori, identifikatzeko zegoenaren mila gune horiekin alderatzen zen. Horrela, fidagarritasun handiko nortasun-identifikazioa lortzen zen.

3. irudia: Publizitateak bat egin du segurtasunaren obsesioarekin eta gure autoaren bertutea bihurtu du: soilik zure atzamarrak martxan jarriko du autoa!
3. irudia: Publizitateak bat egin du segurtasunaren obsesioarekin eta gure autoaren bertutea bihurtu du: soilik zure atzamarrak martxan jarriko du autoa!

Aurretik esan bezala, zineman ikusia dugu hatz-markak eta irisa errepikagarriak direla. Edo guk baimenik eman gabe erabil daitezke behintzat.

Hatz-markak beraien negatibotik abiatuta errepika daitezke latexezko hatz batean. Hatz artifizial honek edozein irakurgailu engaina dezake, baina filmetan ez da beti hain metodo sofistikaturik erabiltzen.

4. irudia: Demolition Man filmeko Simon Phoneik pertsonaiak, lortzen du gainditzea eskaner bat oso era heterodoxoa erabilita: azpiegitura batera sartzeko baimena duen kide bati begiak ateratzen dizkio.
4. irudia: Demolition Man filmeko Simon Phoneik pertsonaiak, lortzen du gainditzea eskaner bat oso era heterodoxoa erabilita: azpiegitura batera sartzeko baimena duen kide bati begiak ateratzen dizkio.

Wesley Snipesek Demolition Man filmean antzezten duen Simon Phoneik pertsonaiak, lortzen du gainditzea eskaner bat oso era heterodoxoa erabilita: azpiegitura batera sartzeko baimena duen kide bati begiak ateratzen dizkio. Zorionez, gauza samurragoak ikusten ditugu normalean: protagonista lehenengo plano batean azaltzen da, begi bat argi gorriak argiztatua duelarik.

Hain zuzen ere, oso aurkikuntza handia egin du biometriak kontrol bat jasaten duen kidearengan bizitza detektatzea lortu duenean. Komunikazioen garapenean eta berrikuntzan ari dira Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitateko Seinale Prozesamendurako Dibisioan. Bertako ikerlari den Carlos Traviesok esan du “edozein sentsore engaina daiteke, edozein kanpo ezaugarri biometrikoren bidez. Horregatik saiatzen dira tenperatura edo nolabaiteko jarduera, aztertua bizirik dagoela ziurtatzeko”.

Oraingoz ordea, gauza batean ez du zinemak gezurri esan: inongo makina ez da filmetan engainatu entzefalograma baten bidez. Horretan ari dira hain justu Kanariako ikerlariak, Carlos Travieos eta Jesús B. Alonso, Marcos del Pozo eta Jaime Ticay doktoregaiek lagunduta.

Expert Systems with Applications aldizkarian plazaratutako artikuluan, ikerlariek, azaldu dute entzefalograman gizakion ezaugarri propioak nola bereizi. Horretarako, gizakiak eguneroko hainbat egoeratan jartzen dira, desberdintasunak antzemateko, kuantifikatzeko eta batzuk besteetatik bereizteko.

“Gure abiapuntuan, gizakiek identifikatuak izatea nahi dute. Berez ez dugu sistema okerrarazi nahi. Lortu nahi dugu sistemak zu ezagutu eta zuri sarbidea ematea e-postara, bankuko kontura, kutxazain automatikora edo zure ordenagailura. Horretarako ari gara lanean, barne biometriako sistema kooperatibo batean. Egun, makina hauek ezaugarri orokorretan oinarritzen dira, beti ere makinak funtzionatzea dutelarik helburu. Guk geuk, alderantzizkoa lortu nahi dugu: jakin nahi dugu zein diren gizakien pentsamenduak, eta era berean gizaki bakoitzaren pentsamenduak desberdinak ote diren, eta gizakiak pentsamendu horien bidez identifika ote daitezkeen.”

5. irudia: 5. “Bertillonage”, ezaugarri biometrioak jasotzeko antzinako prozesua. Alphonse Bertillonek garatua.
5. irudia: 5. “Bertillonage”, ezaugarri biometrioak jasotzeko antzinako prozesua. Alphonse Bertillonek garatua.

Gizaki/makina elkarrekintzan oinarritzen da makina hau, eta ez da periferikorik. Soinu edo bideo baten bidez funtzionatzen du, hau da, kanpo estimulu bat behar du, eta estimulu horrek erreakzio bat eragiten du aztergai dagoen kidearengan. Erreakzioa burmuin-uhin bihurtzen da , eta honek baimendu edo debekatu egiten du sarrera, egiten den identifikazio positibo edo negatiboaren arabera.

Egungo fasean, datu-base publikoak erabiltzen ari dira, algoritmoak kalibratu eta probatzeko eta sistema ebaluatzeko.

Traviesoren hitzetan, aurkitu dute entzefalogramak oso desberdinak direla maiztasun baxuko uhinetan, eta uste dute ziur aski desberdintasun horiek nahiko direla bi gizaki elkarrengandik bereizteko, baita pentsamendu bera dutenean ere. “Etorkizunean, bereizi egin beharko dugu makina aurrean dagoen gizakia bortxatua edo egoera arruntean dagoen. Zorrotzago saihestuko da horrela arrotzen sarrera”.

Erreferentziak

  • Marcos Del Pozo-Banos, Jesús B. Alonso, Jaime R. Ticay-Rivas, Carlos M. Travieso “Electroencephalogram subject identification: A Review”. Expert Systems with Applications, Volume 41, Issue 15, Pages 6537-6554. DOI: 10.1016/j.eswa.2014.05.013.

Egileaz: Javier San Martín (@SanMartinFJ) kazetaria da, eta artikulu hau “Activa Tu Neurona” blogaren (@ACTIVATUNEURONA) kolaborazioa da Zientzia Kaierarekin.


Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.