Ezjakintasunaren kartografia #48

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #48Egun, material berrien garapenean pisu berezia dute, irizpide teknikoez gain, irizpide estetikoek eta sentsorialek. Hau ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu diseinuak zer nolako garrantzia duen gure munduan. Silvia Románek azaltzen digu haren artikuluan: Sensoaesthetic materials: food for thought.

Behar bada, estimulu mingarrietan parte-hartzen duten neuronez dakiguna oso ezagutza sinplista da oraindino. Industria farmazeutikoak ezagutza honen arabera egin ditu inbertsioak, minari aurre egingo dioten botikak aurkitzeko asmoz eta porrot egin du. Baina gaur egun, hori hobetu dezaken ate berri bat zabaldu da. Sergio Laínezek azaltzen digu Classification of sensory neuron types applying single-Cell RNA sequencing-en.

Otsoa txakur bihurtzera eraman zuen eboluzio-prozesuak animalia hau haren inguruko faktore nagusira egokitzea lortu zuen, gizakietara. Hori dela eta, alderdi fisiologiko batzuetarako, animalia-eredu aparta da giza gaixotasun zehatzen bilakaera aztertzeko. F. Javier Carmonak kontatzen digu, gizakietan pairatzen den minbiziaren metastasiko DNAren aldaera epigenetikoa ikertzeko, baliagarria izan dela txakur-eredu bat: Dog’s DNA methylome uncovers hints on human cancer metastasis.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.