Botikak, medikamentuak, konposatu kimikoak baino ez dira. Horregatik, haien eraginkortasun terapeutikoa harreman estuetan dago dosiarekin. Bestalde, gizakiok ale indibidualak garenez, medikamentu beraren dosi jakin batek ez du eragin bera guztiongan.
Medikuntza gero eta gehiago saiatzen ari da hori kontuan hartzen. Izan ere, dagoeneko guztiok daukagu barneratuta medikamentuen dosia hartzen duenaren pisuari egokitu behar zaiola. Zer esanik ez, pisua ez da kontuan hartu beharreko aldagai bakarra. Izan ere, gaixotasun larriak tratatzeko aldagai analitiko ugari hartzen dira kontuan, dosi egokiak finkatzeko. Hori egitean, medikuntzak onartzen du medikamentuek eragin sekundarioak sortzen dituztela, eta eraginak ere dosiaren araberakoak direla.
Esan bezala, medikamentuak konposatu kimikoak dira, eta gure bizitza arruntean, erraz egiazta dezakegu kontzentrazioaren arabera gertatzen dela konposatu hauen eragina.
Esate baterako, xaboi kontzentratu baten kantitate txikiagoa behar dugu, bolumen berean produktu garbitzaile gehiago daukagulako. Kostaldean burdinazko objektuak arinago herdoiltzen dira, gatz gehiago dagoelako ingurunean. Bestalde, ez genuke sartuko atzamar bat ere ez azido sulfuriko kontzentratutan, mafia-pelikuletan ikasi dugulako sulfurikoa erabiltzen dela gorpuak deuseztatzeko desagerrarazteko Halere, tanta bat azido sulfuriko kontzentratu isurtzen badugu litro bat uretan, atzamarra sartuko genuke beldur barik.
Aurrekoak gure bizitza arrunteko adibide batzuk baino ez dira. Gure esperientziak dira, eta Zientziaren historia osoak bat egiten du gure bizipenetatik ondorioztatzen dugunarekin. Orduan, zergatik sinisten dute batzuek homeopatiaren printzipioetan? Ulertezina da erabat, homeopatiaren funtsezko ideiak ezaguera zientifiko guztien kontra aurka daude eta.
Homeopatiaren aldekoek beti esaten dute norbait produktu homeopatiko bati esker sendatu dela kasuren batean. Izan ere, kasu horiek azaltzeko makina bat arrazoi egon daitezke, ohikoena plazebo efektua delarik. Hori harremanetan dago jasotako giza tratuarekin. Berez, homeopatek denbora gehiago ematen dute gaixoarekin berbetan, eta horrek eragin ona dauka gaixoak bere “medikuarengan” duen konfiantzan. Jakina, gorputzak autosendaketarako gaitasuna dauka, eta hori hobeto lortzen da gaixoak itxaropena badauka horretan. Askotan, produktu homeopatikoekin batera, gaixoak beste substantzia batzuk hartzen ditu, eta askotan, “mediku” homeopatak gomendatuta, hainbat aldaketa egiten ditu bere bizimoduan. Zer esanik ez, gaixoak homeopatia joko du hobekuntzaren erantzulea. Bestalde, ziklikoak diren gaixotasunetan gaixoa medikuarengana hurbiltzen da prozesuaren horren une larrienetan. Gaixotasunaren sintomek berez egingo zuten behera, baina gaixoari irudituko zaio homeopatia izan dela onura ekarri diona. Besteetan, gaixo kroniko askok medikamentu cocktail bat hartzen dute egunero, eta eragin sekundarioak pairatzen dituzte. Horregatik, cocktail hori hartzeari uzten diotenean egun batzuetan zehar hobera egiten dute.
Oraindik inork ez du frogatu homeopatiak benetako onurak dakartzan ala ez, baina zaleen kopurua gero eta handiagoa da. Zientzia-foroetan, dibulgazio ahalegin handiak egiten baditugu ere, argi dago homeopatiaren zaleentzako, zientzialariok ez garela gustuko informazio-iturria. Agian, hobeto jorratu beharko genuke kontua.
Egileaz: Gotzone Barandika UPV/EHUko Kimika Ez-Organikoko irakaslea da.
“Sarrera honek #KulturaZientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du.”
13 iruzkinak
Hay alguna posibilidad de leer este artículo en castellano. Es un tema que me interesa mucho. GRacias
No, no disponemos de una versión en castellano de este mismo artículo. Sin embargo, quizás te podamos ayudar. Soy la editora del blog Zientzia Kaiera. Si nos escribes a través del formulario de contacto intentaremos encontrar alguna solución https://zientziakaiera.eus/harremanetan-jarri/
Ok, así haré. Gracias por la celeridad. Un saludo
Josu Lopez Gazpio kimikariak ere homeopatiaren inguruko artikulu interesgarria argitaratu zuen Kultura Zientifikoko 3. Jaialdiaren baitan: “Homeopatiari buruzko kon(tzep)tuak“
Interesgarria, benetan! Mila esker!
Hay una pequeña contribución sobre la homeopatía en el blog de nuestro Instituto de investigación…
https://isqch.wordpress.com/2012/05/05/el-numero-de-avogadro-y-la-homeopatia/
Un saludo
Eskerrik asko Fernando!
Muy interesante, Fernando. Gracias
Artikulua benetan ona. Homeopatia kritikatu ez ezik bere arrakastaren arrazoiak aipatzen ditu eta bertatik ikasi beharko genuke.
Mila esker, Jon. Estimatzen dizut iruzkina.
[…] AEBko hainbat pediatrek 12 urte bitarteko umeei gailu elektronikoen erabilera murrizteko eskaera luzatzen diote gurasoei, ikusirik zer nolako eraginak izan ditzaketen. Hala ere, askok ez dute jarraitzen medikuen gomendioa. Hau berori beste hainbat arlotara eraman genezake. Gotzone Barandika kimikariak […]
Eskerrik asko denoi! Ahalegin guztiak egin behar ditugu Zientziaren ezaguera eta baloreak hedatzen.
Pondremos una versión en castellano a disposición de todos los interesados. Os diremos dónde en cuanto esté preparada. Gracias por vuestro interés.