Lebitazioaren atzetik

#KZJaia · Kolaborazioak

Lebitazioa da harridura sortzen duen fenomenoa. Magoak ikusi izan ditugu hainbat ikuskizunetan publikoko norbait “ustez” lebitatzen jartzen. Ez dizuegu esango nola egiten duten, dakizuenez, horrelako trikimailuen sekretuak ez baitira argitzen. Aldiz, gaur kontatuko dizuegu fisika alorrean lebitazioa zeri deritzogun eta nola den posible hori gertatzea.

Lebitazioa, oinarrian, bestelako gorputz baten eraginez edo hura ukitu gabe, objektu bat espazioan esekita gelditzerakoan gertatzen dela deritzogu. Hau da, airean zintzilik gelditzen denean gorputz bat beste ezeren laguntzarik gabe eta, nola ez, grabitatearen eraginpean. Ezaugarri honen menpeko lebitazioa gerta dadin, indar batek gorputzaren pisua arindu behar du eta bestalde, gorputza modu egokian esekia egon dadin, lebitatzen duen gorputzaren desplazamendua indargabetuko duen indar osagarri bat behar da.

Lebitazio mota ugari baldin badaude ere, agian, entzutetsuena da lebitazioa magnetikoa eta honen aplikazioa abiadura handiko trenetan. Gai hau jorratu zuen Josu Jugo ingeniariak abiadura handia lebitazio magnetikoaren eskutik artikuluan. Zalantzarik gabe, lebitazio magnetikoan oinarritutako abiadura handiko trenak dira aplikazio deigarrienak. Maglev izena duten tren hauek 70eko hamarkadan hasi ziren agertzen baina 90eko hamarkadara arte ez ziren merkaturatu.

Hegan egitea guztion ametsa izan da eta batzuek lortu dute modu batean edo bestean. Maglev tren batean ibiliz, parapentean, globoan edota bestelako gailu baten hegaldi bat eginez. Baina gaur, ametsak bazter baten utzi gabe, lebitazioa, hau da, espazioan gorputz bat zintzilik nola jar daiteken ikusiko dugu fisikaren esparrutik. Ba al zatozte gurekin batera lebitazioaren aztarnen bila?


Egileaz: Aitor Bergara Fisika irakaslea da UPV/EHUn eta Donostia International Physics Center DIPCko ikertzaile laguna da.


“Sarrera honek #KulturaZientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du.”

kzjaia3

4 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.