Dozena erdi ariketa udarako (4): Langile elebidunak

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu Zientzia Kaieran. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean duzu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Ariketak Frantziako CNRSko blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik hartuta daude eta Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Han ostiralero ariketa bat aurki dezakezu, egutegi matematiko batetik hartuta. Egutegiak egunean ariketa bat dakar, astelehenetik ostiralera.

Hona hemen gure laugarren ariketa: Langile elebidunak.

langile elebidunak

4) Enpresa bateko 100 langileek euskara edo ingelesa hitz egiten dute. Ingelesa egiten dutenen artean, %37,5ek euskaraz ere badaki. Euskaraz egiten dutenen artean, %60a da ingelesez dakiena. Zenbat dira euskara eta ingelesa dakitenak?

Hemengo ariketak eginda gehiagorako gogoa sortu bazaizu, badakizu, zoaz Défis du Calendrier Mathématique blogera edo egon adi eta lortu zure egutegia datorren urtean.

4 iruzkinak

  • Ezin lorik egin gabiltzan gau bero horietarako bikaina. Hemen noa berriro ere. Beti bezala, seguru buelta gutxiagorekin ere egin zitekeela baina, nik gauzei buelta gutxi ematearena ez dut batere gogoko ikus daitekeenez…jejeje Ea asmatzen dudan…

    Datuak planteatzen hasiko nahiz nire era kaotikoan:
    • Z= elebidunak

    • X= Euskara dakiten guztiak
    Euskara egiten duten guztien artean (X), %60ak ingelera ere badaki = Z
    X-Z= Euskaraz bakarrik egiten dutenak
    • Y= Ingelesa egiten dutenak
    Ingelesa egiten duten guztien artean (Y), %37.5ak euskara ere badaki = Z
    Y-Z= Ingelesa bakarrik egiten dutenak

    (X-Z)+(Y-Z)+Z=100 X-Z+Y-Z+Z=100 X+Y-Z=100
    (X.60)/100=Z
    (Y.37,5)/100=Z

    X=(Z.100)/60
    Y=(Z.100)/37,5

    (3750Z)+(6000Z)-(2250Z)=225000
    Z=22500/7500
    Z=30 elebidunak

    X=(30.100)/60
    X=50 (Euskaraz egiten duten guztiak; bakarrik euskaraz egiten dutenak eta elebidunak gehituta)
    X-Z= bakarrik euskaraz egiten dutenak = 20

    Y=(30.100)/37.5
    Y=80 (Ingelesa egiten duten guztiak; bakarrik ingelesa egiten dutenak eta elebidunak gehituta)
    Y-Z= ingelesa bakarrik egiten dutenak = 50

    Besarkada handi bat guztioi!! Animo ekimen guzti hauekin!! Zientzia mugitu behar dugu eta zuek bikain ari zarete xede horretan! Mila esker!

  • E: euskaraz
    I: inglesez
    EI: euskaraz eta inglesez

    I-ren %37,5a zatiki eran: 37,5/100 = 75/200 = 3/8
    E-ren %60a zatiki eran: 60/100 = 3/5

    EI = Euskara dakitenen 3/5a = Inglesa dakitenen 5/8a
    (3/5)E = (3/8)I ; beraz, E = (5/8)I

    Denera100 langile dira; hau da,
    E+I-(3/8)I = 100 (EI bi aldiz kontatu dugunez, -(3/8)I egin behar da)
    (5/8)I+I-(3/8)I=100
    (10/8)I = 100
    I = 80
    E = 50
    EI = (3/8)I = (3/5)E = 30 langilek Ingelesa eta Euskara dakite.

    Mila esker Zientzia eta Matematika bultzatzen egiten duzuen ahaleginagatik. Problema guztiak oso politak, ondo aukeratuak. Eta aipatzen duzuen moduan garrantzitsuena ahalegintzea eta lana partekatzea da. Zorionak!! eta Aurrera!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.