Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu Zientzia Kaieran. Guztira sei ariketa izango dira.
Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean duzu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.
Ariketak Frantziako CNRSko blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik hartuta daude eta Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Han ostiralero ariketa bat aurki dezakezu, egutegi matematiko batetik hartuta. Egutegiak egunean ariketa bat dakar, astelehenetik ostiralera.
Hona hemen gure seigarren ariketa: Zenbakien batura.
6) Kokatu 1etik 9rainoko zenbakiak irudiko zirkuluetan, triangelu bakoitzak dakarren zenbakia erpinetan dituen zirkuluetako zenbakien batura izan dadin.
Hemengo ariketak eginda gehiagorako gogoa sortu bazaizu, badakizu, zoaz Défis du Calendrier Mathématique blogera edo egon adi eta lortu zure egutegia datorren urtean.
6 iruzkinak
Azkena egitera animatu gara eta hona emaitzak: (ulergarriak izatea espero dugu, ezin izan dugu irudia txertatu emaitzekin eta)
.- Erdiko borobiltxoan = 5
.- 18 lortzeko: erdigunean = 5 + ezkerreko erpinean = 5 + eskubiko erpinean = 8
.- 15 lortzeko: erdigunean = 5 + ezkerreko erpinean = 8 + eskubiko erpinean = 2
.- 10 lortzeko: erdigunean = 5 + ezkerreko erpinean = 2 + eskubiko erpinean = 3
.- 14 lortzeko: erdigunean = 5 + ezkerreko erpinean = 3 + eskubiko erpinean = 6
.- 15 lortzeko: erdigunean = 5 + ezkerreko erpinean = 6 + eskubiko erpinean = 4
.- 13 lortzeko: erdigunean = 5 + ezkerreko erpinean = 4 + eskubiko erpinean = 4
.- 14 lortzeko: erdigunean = 5 + ezkerreko erpinean = 4 + eskubiko erpinean = 5
.- 15 lortzeko: erdigunean = 5 + ezkerreko erpinean = 5 + eskubiko erpinean = 5
Ea zuzena den. Eskerrik asko ariketak proposatzeagatik, ederki pasa dugu egiten!
Eskertzen dizugu azken ariketa erantzutea Iñaki! Gorde dugu zeure emaitza, laster jakingo dugu zuzena den.
Ondo ibili eta eskerrik asko!
Kaixo!
Nire erantzuna, erdian 5 eta gainerako erpinetan (erlojuaren orratzak jarraituz eta hamabietan hasita) 5, 8, 2, 3, 6, 4, 4, 5
Asmatu ezkero, puxtarririk irabaziko dot? 😉
Ez dakit puxtarririk irabaziko duzun Iruri, baina seguru ahaleginak merezi izango duela.
Eskerrik asko zure erantzuna partekatzeagatik! Laster izango duzu emaitza zuzenen berri.
Ariketak 1etik 9rainoko zenbaki guztiak jartzea eskatzen du, ezin dira zenbakiak errepikatu. Iñaki eta Iruri: saiatu berriro, baldintza hori kontuan hartuta.
Ba ez dot ondo ulertu ondo ariketa.
Egin dot berriro eta emaitza:
erdian 4
bestetan (goitik hasita, erlojuaren 12etatik aurrera): 8,6,5,1,9,2,7,3
ia orain…