Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Denok dakigu gure eskuetako eta oinetako azala tximurtzen dela uretan denbora asko egon ondoren. Baina egia esan, gutxik dakite zein den nerbio-sistemak fenomeno honetan duen egitekoa. Horixe berori azaltzen digu Jaime de Juanek Why your nervous system wrinkles your fingers artikuluan.
Puntu kuantikoak erabiltzen dituzten eguzki plaken edo LEDs argien eraginkortasuna handitzeko, lehenik hauen eraginkortasun eza ulertu beharko dugu. Eta, honetarako, DIPCko ikertzaileek pausu garrantzitsua eman berri dute: Identifying the bottlenecks for improving quantum-dot based devices.
Herrialde garatuetan ia-ia modu paranoikoan lotzen ditugu osasuna eta elikagaiak. Hori dela eta, ona da noizbehinka gure bizi-itxaropena handitzen duten dieten errepasoa egitea. Ignacio Amigok gainbegiratzen ditu batzuk: Diets to live longer.
Kimika ikasten dihardugunean, arin egingo zaigu ezaguna “lotura kimikoa” terminoa. Baina, azken hamarkadetan ikasitakoaren ondoren, zuzena ote da lotura kimikoaz hitz egitea atomoen arteko elkarrekintzari aipamena egiteko? Slawomir Grabowski eta The chemical bond – is this term still useful or should it be replaced by another one?
Alferkerian adituak. Ez, ez gabiltza estereotipo edo telebistako pertsonai jakin bataz hitz egiten. Inurriei buruz ari gara, ipuinetan lanerako gogoaz agertzen zaizkigun inurriez. José Ramón Alonso eta Specialized on laziness.
Van der Waals-en indarrak ahulak dira baina ezagutzen dugun munduarekin konformatzen dira. Adibidez, ur likidoaren portaera van der Waals-en indarrean oinarritzen da. Hala ere, bada indar hauetaz ahazten denik ere sistema fisikoak egituratzerakoan. Eskerrak DIPCko ikertzaileak adi daudela: The van der Waals contribution to the mystery of the gas-metal interaction.
Errenazimenduan eszeptikoak ez ziren izan filosofo inkonformistak, kristautasunaren aldekoak baizik. Honako hau da Jesús Zamorak azaltzen digun ondorio harrigarrietako bat Skepticism, a short uncertain story (4): the renaissance of skepticism artikuluan.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.