Ezjakintasunaren kartografia #92

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 92

Nola sortzen da hizkuntza? Zelan ikasten dugu hitz egiten umetan? Hizkuntzalaritza ebolutiboaren mundu liluragarrian barneratzen gaitu Pablo Bernabéuk: Language evolution: The origin.

Zarata gauza desatsegina da orokorrean eta esperimentuetan tormentu bat izan daiteke. Adibidez, jasanezina izan daiteke proteinen transkripzioan, eta horren eraginez populazio bateko norbanakoak desberdinak izan daitezke. Baina, zenbateraino? Daniel Morenok ematen dizkigu datuak Transcriptional noise seems to correlate with more closed chromatin environments artikuluan.

Eremu elektriko batek eremu magnetikoa darama atxikita, eta alderantziz. Ados, baina zergatik? DIPCkoek dute erantzuna: The necessary connection between electric and magnetic fields.

Gas nobleen ikerkuntzaren bidez, kimikan ezer berririk aurkitzea, aurrerapausorik ematea ezinezkoa dela pentsatuko duzu. Gas nobleak, taula periodikoko eskuinaldeko urbanizazio berezi horretan bizi diren txepel eta aspergarri horiek. Beno…, hori pentsa dezakegu Grabowski heltzen den arte. Slavomir Grabowski eta Aerogen bonding as a new kind of intermolecular interaction.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.