Ezjakintasunaren kartografia #56

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #56

Nola da posible ezagutzen den azidorik gogorrena ez izatea korrosiboa? Molekulen arteko interakzioen inguruan, mundu mailan dagoen aditurik handienetakoak azaltzen digu nola den posible hau. Slawomir Grabowski eta The strongest acid yet gentlest – how could it be?

Definizioz, kontzientzia da arazoa. Berau, erlijioa, filosofia, psikologia eta neurozientziaren topalekua da. Jesús Zamora misterio hau argitzen hasi da What is conciousness? (1): Its physical signatures artikuluan.

Industria-aplikazio askotan polimeroak beira balitz erabiltzen dira eta, azken finean, ez dira hori. Xehetasunak Donostia International Physics Centerren (DIPC) eskutik, Polymers are not standard glasses artikuluan.

Seguru zerbait entzun duzula haustura hidraulikoari (fracking) buruz. Eskisto-petrolioa eskuratzeko metodoa da eta ardura asko sortzen du honek, alde batetik, ingurumen-inpaktuarengatik eta bestetik, zonalde baten dinamika geologikoan izan lezaken eraginarengatik (lurrikarak). Eta, zure azala frackingaren eraginpean dagoela esaten badizut? Agian hobeto Laura Casaresek azaltzen badizu gai hau: Is your skin under fracking?

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>