Ezjakintasunaren kartografia #106

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Chimera01

Lekaleen Nazioarteko Urtea da 2016a eta horren aurrean José Vioscak honakoa planteatzen du: dakigunez Mediterranear dietak arrisku kardiobaskularrak gutxitzen ditu, ederto, baina zein da hori lortzeko mekanismoa? Erantzuna lekaleetan egon daiteke: A pulse in the Mediterranean diet.

Egun, Espainian, gobernua eratzeko negoziazio zurrunbilo bat dago martxan, edo hori diote behintzat. José Luis Ferreirak negoziazio horien emaitzan formaltasunaren garrantziak zein toki duen aztertzen du: Formal versus informal negotiations.

Sistema atomikoak aztertzeko orduan ohikoa da hurbilketak egitea. Horietako bat da, nukleoak ez direla mugitzen. Baina orain DIPCk frogatzen du, hurbilketa horrek oker garrantzitsuak sor ditzakeela: The importance of the dynamical electron-nuclear correlation terms.

Kimerak izaki mitologikoak ziren, hainbat animaliaren ezinezko konbinazioak. Baina mitologian bakarrik posible zena laborategietan errealitatea bihurtzen ari da, maila zelularrean behintzat. José Ramón Alonsok kontatzen digu Human-mouse chimeras artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.