JUVENA Kanpainaren helburu nagusia da zenbat antxoa gazte (eta non) dagoen jakitea, eta zehaztea zer prozesu ozeanografikok esku hartzen duten espezie horren erreklutamenduan Bizkaiko Golkoan. Kanpainaren emaitzak honetarako erabiltzen dira: zenbat antxoa harrapa daitekeen iradokitzeko arrantza-alorreko agintariei.
Iñigo Onaindia, AZTIko ikertzaileak antxoa gaztearen bila eramaten gaitu “Juvena” bideoren bidez. Lan honek jaso zuen 2014ko On Zientzia lehiaketaren bideo amateurren saria.
JUVENA from ON ZIENTZIA on Vimeo.
Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako lehiaketa honen seigarren edizioa antolatu dute, jakintza zientifikoa ezagutzera emango duten bideo labur eta originalen ekoizpena bultzatzeko helburuarekin.
Bideoek 5 minutu baino gutxiago iraun behar dute, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izan daitezke, eta gaia librea da. Edukiak jatorrizkoak izan behar dira, telebistaz inoiz atera ez direnak, eta beste lehiaketaren bat irabazi ez dutenak.
Hiru kategoria ditu On Zientzia lehiaketak. Dibulgazio-bideo onena, euskarazko lanik onenena eta 18 urtetik beherakoek egindako bideo onena. Lehiaketan parte hartzeko, izena emateko inprimakia bete eta lana apirilak 27 baino lehen bidali behar da.
1 iruzkina
[…] taldera gehitzen diren indibiduo kopuruak badu inportantzia. Hau da, populazioaren dinamikarako erreklutamendua garrantzitsua da, erreklutatuko diren gazte hauen hilkortasunean faktore biotiko zein abiotikoek […]